25/03/2009
Gasteiz,
2009ko martxoaren 25a.- Santa María Katedrala Fundazioak
antolatutako hitzaldi-zikloa amaitzear dago denboraldi honi dagokionez.
Aste honetan, “Katedrala ezagutzen” zikloari esker Margarita Torres
izango dugu gurekin; Erdi Aroko Historiako doktore da, eta “Erdi Aroko
Mitoak eta eleberri historikoa” izeneko hitzaldia emango digu.
Hitzaldia 20:00etan hasiko da, Villa Suso Jauregian izango da eta
sarrera librea egongo da.
Margarita Torres Erdi Aroko Historian Doktore eta
irakasle titular da Leongo Unibertsitatean; Espainiako erdi aroan aditu
da eta baita León hiriko kronista ofizial ere. La Bañezan (León) 1969.
urtean jaio zen. Voronezh (Errusiako Federazioa) eta Cambridge
(Ingalaterra) unibertsitateetan ikasi zuen, eta baita bere hiriko
unibertsitatean ere. Halaber, irakasle moduan lan egin du
Oporto, Santiago, Extremadura, Zaragoza, Alacant, Madril, París eta
Caen-go (Frantzia) unibertsitateetan. 2000. urtean, eta merituen
nazioarteko lehiaketa baten bidez, Visiting Scholar plaza lortu zuen
Saint John’s College ospetsuan (Cambridege-ko Unibertsitatea), eta
urtero itzuli da horra 2006. urtera arte.
Torres liburu asko idatzi ditu bakarka. Zortzi liburu
argitaratu ditu, eta honako hauek nabarmendu ditzakegu:
‘Linajes nobiliarios en León y Castilla (siglos IX-XIII)’, ‘El Cid y
otros señores de la guerra’, ‘Las batallas legendarias y el oficio de
la guerra’, ‘Palat de Rey. El Palacio de los Quiñones, condes de Luna y
su entorno urbano’ edo ‘La frontera cristiano-musulmana del reino
nazarita’. Halaber, urte honetan beste bi eleberri argitaratuko omen
ditu, bata XVI. mendean girotuta, eta bestea Hispanian erromatar
inperioaren amaieraren ondorioz bizitako aldaketa-garai nahasi horretan
girotuta.
Gainera hogei bat liburutan lagundu du, besteak beste, honako hauetan:
‘Historia de León’ edo ‘Manual de Historia de España. Edad Media’.
Hirurogeita hamar zientzia-artikulu baino gehiago argitaratu eta
ponentzia eman ditu nazio mailako zein nazioarteko kongresutan, beti
Leongo Erreinuaren historiari, bertako gizarte-eliteari, gudaren
praktikari eta Erdi Aroan Al-Andalus eta Hispaniako gainontzeko
lurralde kristauen artean zuten diplomazia eta harremanei
buruzkoak.
Halaber, zenbait akademia eta elkarteko kide da, adibidez Geologia eta
Heraldikako Akademia Madrildarra, Historiako Akademia
hispano-belgikarra, Akademia Melitense Hispana edo Erdi Aroko
Azterlanen Espainiako Elkartea. Bederatzi
ikerketa-proiektutan ere parte hartu du, bai nazio mailakoetan, bai
nazioartekotan, eta azpimarratu beharra dugu “Erromatar kanpamenduak
iberiar penintsulan” gaiari buruzkoa (Hezkuntza eta Zientzia
Ministerioak finantzatutakoa), edo "San Isidoro de Leóni (XI-XVIII
mendeak) buruzko azterketa historiko, artistiko eta dokumentala"
(Gazteka eta Leongo Juntak finantzatutakoa) zuzentzen dituela.
Margarita Torresen hitzaldia 20:00etan hasiko da
Villa Suso Jauregian. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte,
eta Santa Maria Katedraleko Fundatzaileen Elkarteko kideek lehentasuna
izango dute 19:45ak arte.