Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

06/04/2009

Santa María Katedralak ordutegia luzatuko du Aste Santuan eta familientzako bisitak egingo ditu, batez ere haurrentzat.

Apirilaren 9, 10, 11 eta 12an, larunbatetan (irailera arte) eta jai-egun jakin batzuetan irekita izango duzue goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak arte etenik gabe.Horrela bada, ditugun eskariei erantzun nahi diegu.

Gasteiz, 2009ko apirilaren 6a.- Santa María Katedralak bisita-ordutegia luzatuko du Aste Santuan, dituen eskariei erantzun ahal izateko. Larunbatetan ere horixe egingo da, irailera arte, eta neurri horri esker katedrala irekita egongo da goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak arte etenik gabe. Halaber, familientzako bisita bat ere eskainiko du, batez ere haurrentzat zuzenduta.
Santa María Katedrala zaharberritzeko prozesuak gasteiztarren eta bisitarien interesa pizten jarraitzen du. Eskaria handia denez, eta beste hiri batzuetatik datozenak sartu gabe gelditu ez daitezen tokirik ez dagoelako, Aste Santuan bisita gidatuak ere izango ditugu eguerdian, eta eliza ikusteko aukera izango dugu goizeko 10etatik arratsaldeko 8ak arte. Horixe bera egingo dugu larunbatetan eta jai-egunetan (igande ez badira) irailera arte.
Gainera, eliza gotikoa ikusteko familientzako bisitak ere egiten hasiko gara. Ohiko bisiten ibilbide bera egingo da, baina haurrentzat batez ere direnez, gazteenei egokitutako hizkuntza eta azalpenak erabiliko ditugu. Hasiera batez, familientzako bisita horiek apirilaren 9, 10, 11 eta 12an izango dira arratsaldeko 4etan, eta baita larunbatetan ere (irailera arte). Jai-egunetan ere hori eskaintzeko aukera aztertzen ari gara, betiere eskariaren arabera.
Bestalde, eta Gasteizko Udaleko Turismo Zerbitzuaren eta ostalaritzako lokal batzuen laguntzarekin, “Vitoria-Gasteiz, pintxoetan” izeneko turismo-paketea sortu dugu. Ekimen horren bidez, Katedrala eta harresia taldeka bisitatuko dute eta, ondoren, zerbait edan eta pintxoren bat hartzeko aukera izango dute taberna batzuetan. Ibilbide hori arratsaldeko azken orduan egingo da, apirilaren 9tik 12ra bitartean eta larunbatetan (ekaina amaitu arte).
Gainera, Santa María Katedralak umeentzat haur-tailerrak antolatu ditu Aste Santurako. Kasu honetan “La muralla- Harresia” tailerra dugu; apirilaren 14an burutuko da. 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat gomendatzen da, eta bi saio egingo ditugu. Bat euskaraz, 10:30etatik 13:00era, eta bestea gazteleraz, 16:30etatik 19ak arte.
Tailer honetan gaztetxoek maketa-eremua eta katedralaren nabe nagusia bisitatuko dute, eta baita harresia ere, eta harresian historia, funtzioa, eraikuntza eta katedralarekin duen lotura azalduko diegu. Ondoren, tailerrean harresi bat egin beharko dute emango dizkiegun zenbait materialekin. Horrela bada, kartoiarekin harresiaren oihala edo mihisea egin ahal izango dute, komuneko papereko biribilkiekin dorreak egingo dituzte, eta plastilina erabil dezakete zenbait xehetasun egiteko. 5 euro ordaindu beharko dira, eta 2 euro Fundatzaileen Elkarteko kide izanez gero; erreserbak egiteko 945 255 135 telefono-zenbakira deitu.