Arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Sarrera librea izango den arren, beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea
Vitoria-Gasteiz, 2009ko
apirilaren 16a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak
apirilaren 18an, larunbata, berriro ekingo dio ‘Kontzertuan eta
irekita’ zikloari Jabier Muguruza abeslariaren kontzertuarekin.
Ikuskizuna arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango
den arren, beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea.
Eliz
musikari buruzko Aste Santuko programaren ondoren, apirilaren bukaera
iristen dela eta, Santa Maria Katedrala Fundazioak berriz ekin dio
‘Kontzertuan eta irekita’ zikloari. Ekimen hau iaz jarri zuen martxan
katedralaren arkupea soinuz betetzeko eta entzuleriaren erantzuna
apartekoa izan da.
Denboraldiko lehenengo kontzertua Jabier Muguruzaren eskutik etorriko
zaigu. Abeslaria bere ibilbidearen goreneko unean dago bere azken lana,
‘Konplizeak’ izenburukoa, berriki argitaratu baitu. Bere
bederatzigarren disko ofizial hau “Boza Barruan” (1984) diskoarekin
hasitako ibilbidearen azken diskoa dugu, hain zuzen, eta gorespen ugari
lortu ditu lan horrekin.
Muguruza euskal musikagintzako goi mailan dago beste klasiko
eztabaidaezin batzuekin batera, adibidez: Mikel Laboa, Benito Lertxundi
eta Ruper Ordorika, eta besteak beste, Jackson Browne, Albert Pla,
Santiago Auseroìn eta Kiko Venenoren begirunea lortu du. Hori gutxi
balitz, musika arloan Alemaniatik Brasilera arte eraman duten biretan
aritu den bitartean, literaturan, kazetaritzan eta antzerki eta
ikuskizunetarako musikagintzan jardun du.
‘Hain Guapa Zaude’ lanarekin 2002an euskarazko diskorik onenaren saria
lortu zuen eta 2004an Liverpool Institute for Performing Artsen (Paul
McCartney-k eratua) irakasle lanetan aritu zen.
‘Konplizeak’ disko berrian berriz ere abeslariaren bereizgarri den
sentsibilitatea nabaritzen da eta aspaldiko ezagun batzuen testuen
lankidetza izan du, esaterako, InÞaki Irazu, Joseba Sarrionandia,
Xabier Lete eta Inazio Mujika, beste batzuekin, aldiz, lehenengo aldiz
aritu da, hala nola Leire Bilbao, Angel Erro eta Covadonga Da Silva.
Musika arloan, sorkuntzaren guneak ahotsa eta
akordeoia, Angel Unzuren gitarra eta zuzendaritza eta Mireia
Otzerinjauregiren koruetan oinarritzen jarraitzen du eta Martirio eta
Duquenderen ahotsak eta Gorka Benitezen saxo tenorea ere gehitu zaizkie.
Kontzertu hau doakoa izango da eta Katedraleko arkupeetan egingo da
arratsaldeko 20:00etan. Toki kopuru mugatua dagoenez, beharrezkoa
izango da gonbidapenak Bisitarien Harrera Zentroan (Buruileria Plazan)
jasotzea.