Guztira lau zenbaki egingo dira eta hau lehenengoa da
Santa María
Katedrala Fundazioak gaur “Harrizko erroak” komikia aurkeztu du; komiki
honek Santa María Katedralaren jatorria eta hazkundea azaltzen du.
Pencho de Armentiak egin ditu ilustrazioak, gidoia Gonzalo Martínez de
Antoñana historiagilearena da eta Saure argitaletxeak argitaratu du;
guztira lau zenbaki egingo dira eta hau lehenengoa da; lau komiki
horiek Gasteizko eliza horren historia azalduko dute eraiki zutenetik
gaur egun arte.
Guztira 5.000 ale argitaratu dira lau hizkuntzatan,
gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez, eta Katedraleko
Bisitarientzako Harrera Zentroan eskura daitezke 5 euroko prezioan.