Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

02/06/2009

Ekainaren 10era arte luzatuko dira polikromiak ikusteko doako bisitak

Astelehenean,ekainak 1, hasiera batez ekainaren 5era arte antolatutako erreserbak agortu ziren, 1.500 bat inguru

Gasteiz, 2009ko ekainaren 2a.- Santa María Katedraleko elizpeko polikromiez gozatzeko doako bisitak ekainaren 10era arte luzatuko dira. Santa María Katedrala Fundazioak, hasiera batez ekainaren 5era arte antolatutako bisitak agortu direnez, horixe erabaki du.

Maiatzaren 27an, asteazkena, Gasteizko elizaren elizpeak, bideo digitala proiektatzeko sistema sofistikatu bati esker, zituen koloreak berreskuratu zituen eta XVI. mendetik XX. mendera polikromiek izan zuten bilakaera ikus daiteke. Europan bakarra den argi eta kolore ikuskizun bikain honek bisiten eskaintza zabalduko du.

Ordutik hona 1.500 bat pertsona etorri da elizpera edo ekainaren 5a, ostirala, baino lehen etortzea erabaki du. Hasiera batez egun horretan doako kanpainarekin amaitzea aurreikusi zen. Baina herritarren interesa eta ikusmina ikusita, eliza kudeatzen duten Fundazioko arduradunek kanpaina ekainaren 10era arte, asteazkena, luzatzea erabaki dute.

Horrela bada, ekainaren 10era arte egunero bi bisita egingo dira, bat 19:00etan eta beste bat 19:30ean, eta 70 pertsonako taldeek Paterninatarren Kaperan aurkitu diren estilo piktoriko eta kromatiko desberdinen bilakaera historikoa ikusi ahalko dute, hainbat urtez ikerketak egin ostean. Egun horretatik aurrera, elizpea eta haren polikromiak egunero ikusi ahalko dira arratsaldeko azken orduan 3 euroko prezioan. Bisitei buruzko informazio gehiago lortzeko eta erreserbak egiteko: 945 255 135.