2009/06/19 International Institute for Conservation of Historic and Artistic Works-eko Talde espainiarreko kideak dira.
nbsp;
Vitoria-Gasteiz, 2009ko ekainak 19.- International
Institute for Conservation of Historic and Artistic Works-eko (IIC)
aditu talde batek, guztiak kultur-ondarearen kontserbazio eta
zaharberritze alorreko profesionalak izanik, Santa Maria Katedralean
egin dute euren lan-bileretako bat. Harriaren zaharberritzean
espezializatuta dauden ICC-KO Talde Espainiarreko 26 kidek osatzen dute
ordezkaritza.
Hitzaldiak eta lan-taldeen
jarduna hasi aurretik, Juan Ignacio Lasagabaster Santa Maria Katedrala
Fundazioko zuzendari-gerenteak harrera egin dio hainbat erkidego eta
unibertsitateetatik etorritako kideek osatzen duten taldeari, eta
tenplu gasteiztarrean egin diren zaharberritze lanak azaldu dizkie.
Bilera
hauen helburua zera da: elkarrizketatzea, laneko bizipenak
konpartitzea, konponbide zaileko arazoak, legedia, bibliografia etab.,
denen artean biltzea, ondarearen kontserbazio eta
zaharberritze-metodologiak osatzearren. Santa Maria Katedralaren
proiektua ezagutu ostean, besteak beste, Bartzelonako Casa de la
Làctancia-n (1913), Gaceo-ko horma-margoetan edota Candás-eko
itsas-portuan egindako esku-hartzeak landu dituzte.
Elizpeko
polikromiari buruzko proiekziora bisita eginez amaituko da jardunaldia.