Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

02/07/2009

Santa María Fundazioak Kúrtulus kontzertua eskainiko du, jazz, blues eta musika etnikoaren nahasketa da oinarri flamenkoarekin

2009/07/02 Elizpean egiten diren "Kontzertuan eta Irekita" eta Jazzaharrean jarduera-zikloen barruan dago.


                    Vitoria-Gasteiz, 2009ko Uztailaren 2a
.- Santa María Katedralaren elizpean larunbatean Kúrtulusen kontzertua izango dugu. Ikuskizun honetan musika eta dantza nahastuko dira, jazza, bluesa, musika etnikoa, brasildarra eta elektronikoa barne biltzen ditu, oinarri flamenkoarekin. Kontzertua “Kontzertuan eta irekita” zikloaren eta Alde Zaharreko jazzaren eta munduko beste musika batzuen jaialdiaren barruan kokatuta dago. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea.

Kúrkulus izango da aste honetako kontzertuaren protagonista; musika eta dantza nahastuko ditu eta zenbait estilo bilduko ditu. Jazza, bluesa, musika etnikoa,
brasildarra eta elektronikoa, besteak beste, beti oinarri flamenkoarekin. Santa Maríaren portikoan aurkeztuko duen ikuskizuneko abesti guztiak originalak dira, taldekideek eurek sortutakoak.

Kúrkulus Granadan sortu zuten 2002. urtean, eta ordutik hainbat ikuskizunetan hartu dute parte herrialde honetan eta hemendik kanpo. 2003an Indiatik ibili ziren “Carvajales” izeneko ikuskizunarekin, Espainia ordezkatu zuten bakearen aldeko nazioarteko ospakizuna zela eta. Halaber, Londresen (2005) eta Alemanian (2007) abestu dute, eta iaz sei hilabeteko bira egin zuten Estanbulen “flamenco a la turca” izeneko proiektuarekin batera; ekimen horrek flamenkoa eta Turkiako musika nahastu zituen, eta horri esker taldea aberastu zen beste musika-erritmo eta –estilo batzuekin.

Davir Herediak (gitarra flamenkoa), Ángel Sánchezek (laute espainiarra), Edu “Bajerok” (baxua eta taula indiarrak), "El Piratak" (perkusioa, ahotsa eta gitarra) eta Carolina Moralesek (dantza) osatzen dute taldea.

Ohikoa denez, kontzertua “Kontzertuan eta irekita” programaren barruan dago, Santa María Katedrala Fundazioak antolatuta. Baina jazzaren eta beste musika batzuen Jazzaharrean jaialdiaren barruan ere badago; jaialdi hori uztailaren 1etik 10era bitartean egingo da Erdi Aroko Hiriguneko zenbait eszenatokitan.

Kontzertua 20:00etan Katedralaren elizpean hasiko da. Toki kopuru mugatua dagoenez, errezitaldira etortzeko beharrezkoa izango da gonbidapenak Bisitarien Harrera Zentroan (Buruileria Plazan) jasotzea.