Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

03/07/2009

Erdi-Aroko harresiak bisita-ordutegia zabalduko du uztaila eta abuztuan zehar

Esparrua zabalik egongo da 11:00tatik 14:00tara eta 16:30tatik 20:00tara eta aurre-hitzordurik gabeko bisita-gidatuak egin ahal izango dira 45 minuturo euro baten truke

         Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailak 3.- Gasteizko Erdi-Aroko harresiak bisita-ordutegia zabalduko du uztaila eta abuztuan zehar gasteiztar eta kanpotarrek eguneko edozein unetan bertara doan hurbiltzeko aukera izan dezaten, bisita-gidatuan parte hartu beharrik izan gabe. Hortaz, Hirigune Historikoaren defentsa-altxor txiki hau zabalik egongo da 11:00tatik 14:00tara eta 16:30tatik 20:00tara astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan ordutegi jarraian.
         Erdi-Aro garaiko hiriaren Alde Zaharra kultur eta turismo jardueraren epizentro bilakatzeko erronkaren baitan, Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa Era Integralean Biziberritzeko Agentziak, Santa Maria Katedrala Fundazioarekin elkarlanean harresietara egiten diren bisiten ordutegia zabaltzea erabaki du. Uztailak 4 larunbata, bihartik aurrera, eta Almendra Azokarekin bat eginez, harresia zabalik egongo da 11tatik 14tara eta 16:30tatik 20:00tara asteko egun guztietan. Larunbatetan, gainera, ez dute eguerdian itxiko. Modu honetan, hiriaren ondare historikoaren zati bat den ibilbide honetan barna abiatu eta bertan dagoen lorategi botaniko ikusgarria begietsi nahi dutenek, doan egin ahal izango dute eguneko ia edozein uneetan.
       Baina hau ez da aukera bakarra izango. Harresian barna paseoan ibiltzeaz gain, aurre-hitzordurik gabeko bisita-gidatuak egin ahal izango dira. 45 minuturo abiatuko dira esparruko atetik euro baten truke.
Gazteenek ere eurentzako berezko eskaintza izango dute. Santa Maria Katedrala Fundazioak helduena baino alai eta dibertigarriagoa den bisita gidatua diseinatu du. Egunero egingo da 11:30 eta 18:30tan, aurre-hitzordurik gabe baita ere, eta 18 urtez beherakoentzat doanekoa izango da.
          Udako proposamen honez gain, orain arte izan diren ibilbideei ere eutsiko zaie. Bisita osatuagoa nahi duenak 2 euroren truke egin ahal izango du 11:15, 12:45, 17:15 eta 18:45tan Santa Maria Katedraletik abiatuta.