Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

08/07/2009

Tàbola Rassa antzerki konpainiak larunbatean Moliére-en ‘El Avaro’ lana antzeztuko du Santa Maria Katedralean

Ikuskizuna dohainik izango da, baina beharrezkoa izango da aldez aurretik Bisitarientzako Harrera Zentroan gonbidapenak jasotzea

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 8a.- Santa Maria Katedralaren elizpean larunbatean Moliére-en ‘El Avaro’ (Elkorra) lana ikusteko aukera egongo da. Tàbola Rassa konpainiak kritika eta ikusleen artean arrakasta handia izan duen lan klasiko hau eskainiko digu antzeztokian. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta beharrezkoa izango da aldez aurretik gonbidapena jasotzea.

Tàbola Rassa konpainia Olivier Benoit eta Miquel Gallardoren lankidetzari esker sortu zen. Haiek, Jordi Bertranekin batera, ‘El Avaro’ ikuskizuna sortu zuten. 2000. urtean antzeztu zuten lehenengo aldiz katalanez eta lana gaztelerara eta frantsesera egokitu zuten 2001ean, eta ingelesera 2007an. 2004an Olivier Benoitek konpainiaren zuzendaritzari heldu zion eta orduan, bi kide berri sartu ziren, hain zuzen ere, bertsio galiarrean Gallardoren ordez arituko zen Jean-Baptiste Fontanarosa aktore frantsesa eta Asier Sáez de Ugarte. Jorge García da zuzendari teknikoa eta Sadock Mouelhi teknikari lanetan arituko da.
Sortu zenetik, Tàbola Rassa 15 herrialde baino gehiagotan aritu da eta 500 ikuskizun baino gehiago eskaini dituzte eta aipatzekoa da ikusleen eta kritikaren harrera oso ona izan da. Santa Maria Katedralaren elizpean Moliére-en ‘Elkorra’ (El Avaro) lanaren egokitzapen bat aurkeztuko dute, hau da, guztiak dirua gutiziatu beharrean, ura nahiko dute. Egokitzapen honetan protagonistak ontziak, iturriak, tutuak eta mahukak izango dira. Bi aktorek 12 pertsonaia interpretatuko dituzte eta klasiko honen bertsio bitxi eta dibertigarria eskainiko dute.

Lan hau honako herrialde hauetan aurkeztu dute besteak beste: Espainia, Italia, Portugal, Brasil, Txekiar Errepublika, Erresuma Batua eta Kanada. Aipatzekoa da sari ugari lortu dituela, esaterako: Brasileko Belo Horizonteko Jaialdian Epaimahaiaren Saria eta Ikusleen Saria (2003), Kroazian Zagrebeko BPG Jaialdiko Saria (2005) eta ikuskizunik originalaren saria Lutkeko jaialdian, Eslovenian (2008).
Lan hau Santa Maria Katedrala Fundazioaren ‘Kontzertuan eta irekita’ programaren barruko ikuskizuna da. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da Katedraleko elizpean. Toki kopuru mugatua dagoenez, beharrezkoa izango da gonbidapenak Bisitarien Harrera Zentroan (Buruileria Plazan) jasotzea.