2009/07/01 Ismael Fernández de la Cuestaren zuzendaritzapean, Gregoriar Kantuen Abesbatzak elizpean eskainitako doako kontzertu batek eman zion amaiera egunari
Antxon
Urrusolo kazetariak “La
cocina del monasterio. Recetas para el cuerpo y el alma”
bere liburua aurkeztu zuen uztailaren 1ean Santa Maria Katedraleko
elizpean. Guadalupeko Monasterioko Priorea eta San Pedro Cardeña
Monasterioko Abadea izan zituen alboan aurkezpen ekitaldian.
Espainiar monasterioetan eta bertako sukaldeetan
barna egindako ibilbide luzeak, abadia eta komentuetako 202
sukaldaritza-proposamen biltzea ahalbidetu du. Aurkezpenean bat egin
zuten sukaldaritza monakalak eta gregoriar kantuek; hori guztia, Santa
Maria Katedraleko elizpea bezalako inguru ikusgarrian.
Ondoren liburuko errezetetan oinarritutako menu bat eskaini zuten
Sagartoki jatetxean, Senén González Chef-ak eta fraide sukaldari batek
prestatuta. Iluntzean, Ismael Cuestaren zuzendaritzapean Gregoriar
Kantuen Abesbatzak Corpus Christi-aren meza interpretatuz eskainitako
doako kontzertu batek eman zion amaiera egunari.
Liburuaren egitasmoa duela bi urte hasi zen
garatzen, Espainia osoko 20 monasteriok Gasteizen errezetak eta
bizipenak elkar-trukatu zituzten Sukaldaritza Monakalaren Lehenengo
Topagunearen baitan. Liburu honen argitalpenak Vitoria-Gasteiz eta
Santa Maria Katedrala kultur-bizitzaren protagonista bihurtu ditu
berriro.