09/07/17 : Santa María Katedralaren elizpean uztailaren 17an Fray Franciso de Vitoria domina eman zioten ACNURi
Santa María Katedralaren elizpean uztailaren 17an Fray Franciso de Vitoria
domina eman zioten ACNURi,
Nazio Batuek Errefuxiatuentzako duen Agentziari. Judith Kumini,
entitate horretako Europako zuzendariari, eman zion saria Gasteizko
Alkate Patxi Lazcozek; sari horren bitartez 58 urte bakearen,
bizikidetzaren eta elkartasunaren alde lan egin duen talde honen lana
onartu da.
Ekitaldi horretan diputatu nagusiorde Claudio Rodríguez, Arabako
Biltzar Nagusietako lehendakari Juan Antonio Zárate, Euskal
Herriko Unibertsitateko erretore Iñaki Goirizelaia eta Santa María
Katedrala Fundazioko zuzendari gerente Juan Ignacio Lasagabaster izan
ziren, besteak beste.