Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/07/2009

Ikasturtean zehar, 5.300 ikaslek bisitatu dute Santa Maria Katedrala

2009/07/16 Ikasleek katedral zaharra bisitatu dute urtean zehar

Vitoria-Gasteiz, 2009ko uztailaren 16a Atzo, Vitoria-Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zinegotziak, Isabel Martinezek, oso positibotzat jo zuen Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Santa Maria Katedrala Fundazioaren arteko ekimen bateratua.
Ekimena duela zazpi urte baino gehiago sortu zen, baina duela bi urte osatu zen, bisitaldiari tailer osagarri batzuk gehitu zitzaizkionean. Ondorioz, 2.800 haurrentzako bisitaldiak izatetik 5.300 haurrentzako bisitaldiak izatera igaro ziren. Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari-kudeatzaileak, Juan Ignacio Lasagabasterrek, jarduera horien garrantzia nabarmendu zuen, arkeologiaren edo arkitekturaren moduko diziplinetara gaztetxoenak hurbiltzeko. Tenplu gotikoa gune didaktiko bihurtzean datza.