2009/07/25 Bisita hau asteburuetan zehar bakarrik egingo da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko
uztailaren 25a.- Gaurtik aurrera berriz Santa María
Katedraleko nabearen zorua zapaldu daiteke. Zenbait urtez indusketa
arkeologikoak burutu dira, eta horretarako nabearen zorua kendu behar
izan zuten. Lan horiek amaitu ondoren, berriz zurezko zoruaren 400
metro karratu jarri dira, baina zoru hori ez da katedralean behin
betiko jarriko dutena.
Elizpetik sartuko gara bisita egiteko, eta liburuxka-gida baten bidez
pertsona bakoitzak elizpea eta nabeko kaperak ezagutzeko
aukera izango du; liburuxkak, gainera, katedralaren gainontzeko eremuei
buruzko azalpen orokorra ere jaso du.
Bisita librea izango da, hau da, ez da bisita gidatu bat, eta
11:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 19:15ak arteko ordutegia
du asteburuetan zehar bakarrik. Bisitak ez du iraupen jakin bat, bakoitzak egokitzat
jotzen duen denbora erabil dezake. Bisita doakoa izango da abuztuaren
5era arte, eta 6tik aurrera jendeak 2 euro ordaindu beharko ditu eta
doako izango da Santa María Katedralaren Fundatzaileen Elkarteko
kideentzat. Sarrera jasotzeko aldez aurretik Bisitarien Harrera
Zentrora joan behar zarete.