2009/08/28 Orain arte asteazkenetan soilik sar gintezkeen nabearen alde honetara
Vitoria-Gasteiz, 2009ko
abuztuaren 28-an.- "Obretan eta irekita” programa
arrakastatsuak, Santa Maria Katedrala zaharberritzeko lanak ikusteko
aukera ematen digunak, itxura hartzen hasiko du udazkenerako. Lehen
urratsa aste honetan bertan abian jarriko da eta ondokoa da:
triforiorako ibilbidea larunbatetan ere egingo da. Ibilbide hori orain
arte asteazkenetan soilik egiten zen. Helburua asteburuetan
tenplura etortzen direnei nabearen alde hori ezagutzeko aukera ematea
da.
Halaber, uztailean eta abuztuan erdi aroko harresia ikusteko bisiten
programa antolatu egin da, Vitoria-Gasteizko Hiri Historikoa Era
Integralean Biziberritzeko Agentziarekin egindako
lankidetza-hitzarmenaren bitartez, eta programa hori irailaren amaiera
arte iraungo du, erdi aroko merkatua ospatzen denera arte
alegia. Horrela dela, hiriguneko defentsa-altxor txiki hori
irekita egongo da doanik 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:30etatik
20:00ak arte astelehenetik ostiralera eta larunbatetan etenik
gabe. Halaber, aldez aurretik erreserbarik gabe
egin diren bisita gidatuekin jarraituko da —bisita horiek 45 minututan
behin aterako dira esparruko atetik (1€)—, eta baita Santa María
Katedraletik 11:15ean, 12:45ean, 17:45ean eta 18:45ean ateratzen diren
bisita osoekin ere.
Gainera, Gasteizko tenpluaren dorrea zaharberritzeko lanen erritmoa
dela-eta, urrian berriz itxi beharko da jendearentzako sarrera
dorrerako bisita. Talaia hau 30 metrotara dago eta hiriko
zein Lautadako bista ezin hobeak ikusteko aukera ematen digu, baina bi
hilabetez itxita izango dugu, horixe baita gaur egun duen aldamioaren
beste atal bat kentzeko behar izango den denbora.
Irailean bisitariek dorrera igo ahal izango dute asteburuetan eta
jaiegunetan.