Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

02/09/2009

Fundazioak muralen eskola-lehiaketa bat antolatu du Santa Maria Plazak izango duen diseinuari buruz

2009/09/02 Arabako ikastetxe guztietako lehen eta bigarren hezkuntza zikloetako ikasleek parte har dezakete.

Gasteiz, 2009ko irailaren 2a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak muralen lehiaketa bat antolatu du Arabako ikastetxe guztietako lehen eta bigarren mailako hezkuntza zikloetako ikasleentzat; lehiaketa horren lema “Nola nahiko zenuke plaza hau izatea?” da. Dorrearen oinaldean dagoen plaza ixten duten hormetan —plaza hori gaur egun zaharberritzeko lanengatik okupatuta dago— islatu nahi dugu eremu enblematiko hori gerora begira nola izatea nahiko luketen. Fundazioak ekimen honen bidez arabar gazteenei irudimen-ariketa bat egitea proposatu die, proiektu zoragarri honetaz gehien disfrutatzen dutenei alegia; aldi berean, ikasleen, irakasleen eta gurasoen parte hartze eta inplikazio aktiboa bilatu nahi du gure katedralaren eta ingurunearen berreskuratze emozional eta sinbolikoari dagokionez.

Parte hartzaileek proiektu bat bidal dezakete gela bakoitzeko, beraz proiektua taldeka egingo dute, eta epea urriaren 18an amaituko da. Aurkeztutako zirriborroen artean, bost pertsona garrantzitsuk osatutako epaimahaiak zortzi onenak aukeratuko ditu. Saria ondokoa izango da: zirriborro horiek 4 metroko luzerako eta 2 metroko garaierako mural bihurtuko dira, eta horiekin batera testu txiki bat jarriko dugu euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Diseinuak Santa María Plazaren inguruko hormetan jarriko ditugu urtebetez, eta urtero lehiaketa honen deialdia egingo dugu. Parte hartzen duten ikastetxe guztiak, jarduera honetako parte hartzaile moduan aipatuko ditugu..

Santa Maria Katedralaren Fundazioaren egoitza behin-behingoz jarri dugu Bisitarientzako Harrera Zentroan (Buruileria Plaza z/g), eta proiektuak astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00ak arte ekar ditzakezue.