Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

23/09/2009

Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektua Espainiako turismoaren arloko berrikuntza eredu izendatu dute

2009/09/23 TVEk kultura eta turismo berrikuntzaren eredu gisa aurkezteko film dokumental baterako aukeratu du

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren XX-(e)an.- Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektua Espainiako turismoaren arloko berrikuntza eredu izendatu dute eta TVEk herrialde honen aurrerakuntzak eta garapena erakusteko egiten ari den kapituluetako baten protagonista izateko aukeratu du.

"+DEspaña" izenburuko proiektu hau gauzatzeko, TVE 32 kapituluko dokumental sorta bat filmatzen ari da herrialde osotik. Kapitulu bakoitza 50 minutukoa izango da eta TVE2 telebista katean igorriko dute urte bukaera baino lehen, baita Nazioarteko Katean ere. Dokumental hauen helburua eskualdeek eta hiriek hainbat alderditan (adibidez, zerbitzuak, ingurumen baliabideak, osasuna, industria, azpiegiturak, turismoa, kultura, etab.) jasan duten bilakaera erakustea da.

Santa Maria Katedralari dagokionez, berrikuntza turistikoaren eredu gisa hautatu dute “Irekita eta Obratan proiektuagatik eta horrek Gasteizen kultura eta turismo proposamen berritzaile gisa eragin eta sustatu dituen jarduera paralelo guztien ondorioz (teknologia berriak aplikatzea, abangoardiako jarduerak, historia, ondarea eta kultura berrikuntzarekin bateratzea)”.

Arabako hiriburura etorri zen ekipoa tenpluaren bihotzetik ibili zen Juan Ignacio Lasagabasterrekin, Santa Maria Katedrala Fundazioaren gerentearekin, alegia. Hark urtero milaka pertsonak bisitatzen duten XIII. mendeko eraikin honen txoko guztiak erakutsi zizkien. Elkarrekin hiriaren jatorriari buruz hainbeste datu eskaini dituzten indusketa arkeologikoak bisitatu zituzten, triforiotik eta ingurabidetik ibili ziren eta handik, eraikinak hasieran zuen gotorleku funtzioaz ohartu ziren. Horrez gain, arkupea zaharberritzeko egin diren lanak ikusi ondoren, hasieran nolakoa zen ezagutzeko aukera izan zuten, zehazki, argizko polikromien proiekzioaren bidez, koloreek XVI. mendetik izan duten bilakaeraz gozatu zuten.

Aipatzekoa da ere Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak ekimen honetan parte hartu duela.