Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

24/09/2009

Larunbatean antzina bezala idi-gurdi batekin eramango dituzte harriak Ajartetik Santa Maria Katedralera

24/09/2009 Mendiolatik abiatuko dira eta 14:00etan iritsiko dira Aihotz Plazara

Vitoria-Gasteiz, 2009ko irailaren 24an.- Larunbatean idi-gurdi batek harrizko blokeak katedrala eraiki zuten garaian bezala ekarriko ditu Ajarteko harrobietatik (Trebiñu). Gurdia Mendiolatik 11:30-12:00ak aldera abiatuko da eta 14:00etan iritsiko da Hirigunera.

Hirigune Historikoan asteburu osoan zehar Erdi Aroko Azoka egongo denez, Santa Maria Katedrala Fundazioak aukera aprobetxatu nahi du harginek Erdi Aroan harria nola eskuratzen zuten gogorarazteko. Azken bi urteetan bezala, aurten ere Goiena Mendi Taldearekin lankidetzan, harrobietatik Gasteizera arteko ibilbideak antolatu dira.

Gurdia 800 kiloko idi bik eramango dute. José Luis Galarza eta José Rementeria dira idien jabeak eta Iurretako baserritar hauek biek gidatuko dituzte ibilbide osoan zehar. Mendiolako plazatik 11:30-12:00ak aldera abiatuko dira, hau da, Ajartetik ibiltzen doan taldea bertara iristen denean, gutxi gorabehera. Gero Olarizuko Etxaldera hurbilduko dira, Jauregilandatik igaro ondoren, Iturritxu, Zumabide, Domingo Martinez de Aragon, Araba, Aguirre Miramón, Juan lbáñez de Santo Domingo, San Antonio, Becerro de Bengoa, Prado, Andre Maria Zuria eta Mateo Moraza kaleak eta San Frantzisko aldapatik joango da eta amaitzeko, Aihotz Plazara 14:00etan iritsiko da, gutxi gorabehera. Hara iristean, harri blokeak (bakoitza 400 kilokoa, gutxi gorabehera) plazan harria txikitzen egongo den hargin bati entregatuko dizkiote. Horrez gain, ekitaldiari errealismo gehiago emateko, Goiena mendi taldeko kide batzuk modu tradizionalean jantziko dira.

Nahi duenak taldearekin batera Katedraleraino ibilbidea egiteko aukera izango du. Zalantzarik gabe, oso interesgarria izango da egun horretan Erdi Aroko Azoka bisitatuko duten milaka pertsonentzako.