2009/10/08 Santa Maria Katedrala Fundazioak argitalpen bat editatuko du saritutako kontakizunekin .Lanak azaroaren 27a arte aurkeztu ahalko dira.
Gasteizen,
2009ko urriaren 8an.- Santa Maria Katedralaren historia,
zaharberritze-prozesua, eta baita hirigune historikoan duen ingurua
bera idazketa lehiaketa bateko protagonistak izango dira; ekimen
horrekin herritarren parte-hartzea bultzatu nahi da. Interesatuek
azaroaren 27a arte aurkeztu ahalko dituzte haien lanak eta saritutako
kontakizunak tenpluari lotutako Kontakizun Laburren Bildumako lehen
alea izango den liburuan argitaratuko dira.
Santa Maria Katedrala
Fundazioak irudimen-ariketa bat proposatzen du. ‘Bazen
behin Katedrala’ goiburupean kontakizun laburren lehiaketa bat antolatu
du, proiektu honi buruz herritarren ikuspegia ezagutzea helburutzat
duena, baita tokiko ekoizpen literarioa bultzatu eta dinamizatzea ere.
Lehiaketa urteko bihurtu nahi dugu, eta parte hartzaileak lau mailatan
banatuko ditugu modu honetan: 12 eta 17 urte bitarteko gazteak eta 18
urtetik gorakoak, obrak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezkeelarik.
Argumentuaren oinarri nagusia Gasteizko tenpluak izan beharko du, bere
historia, ingurua eta zaharberrikuntza, eta kontakizunek ezingo dute
hamar orrialde baino gehiagoko luzera izan. Soilik lan orijinalak,
argitaratu gabeak eta beste lehiaketetan saririk irabazi ez dutenak
onartuko dira. Autore bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahalko ditu.
Parte hartu nahi dutenek azaroaren 27a arteko epea dute haien sorkuntza
literarioak Fundazioaren egoitzara bidaltzeko (Brulleria Plaza z/g),
astelehenetik ostiralera bitartean 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik
20:00etara. Epaimahaia kultura eta literaturari lotutako bost kidek
osatuko dute, eta parte hartzaileen maila bakoitzean gehienez hiru
kontakizun hautatuko dituzte.
Kontakizun irabazleak bilduko dituen liburu batean argitaratzea izango
da txapeldunentzako saria, eta modu horretan, Santa Maria
Katedralarekin lotutako Kontakizun Laburren Bilduma osatuko da urteak
pasa ahala. Era berean, parte hartzen duten kontakizun guztiak
Fundazioaren web orriaren bitartez zabaldu ahalko dira. Epaimahairen
erabakia abenduaren 4an jakinaraziko da.