2009/10/23 Ordutegi berria bihar, larunbata, hasiko da aplikatzen. Goizetan lehenago irekiko da, eta asteburuetako ibilaldi gidatuak luzatuko dira.
Gasteizen, 2009ko urriaren 23an.- Santa Maria Katedraleko bisitek ordutegi berria izango dute bihartik aurrera; eskari handiena duten tarteak indartu eta bisitariei zerbitzu hobea eskaintzea da aldaketen helburua. Neguko programazioari esker goizetan lehenago zabalduko da, eta asteburuetako ibilaldi gidatuen kopurua handiagotuko da. Uda partean bisitari kopuru berdintsua izaten da astegunetan eta jaiegunetan, baina urtaroa bukatutakoan, Santa Maria Katedralak bisita-ordutegiak egokitu ditu tenplua ikusi nahi duten pertsona gehien hartzen dituzten tarteak indartzeko. Bihar, larunbata, indarrean sartuko diren neguko ordutegi berriek aukera emango dute astelehenetik ostiralera katedrala goizeko 9:30etik 14:00etara, eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara bisitatzeko. Larunbatetan eta jaiegunetan ibilaldi gidatuak goizeko 10:00etan hasiko dira 14:30 arte, eta arratsaldez 16:00etatik 19:30 arte. Igandeetako ordutegia 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00era izango da. Horrela, asteburuetako eta jaiegunetako ordutegiak indartu ditugu, eta talde gehigarriak osatzea beharrezkoa bada ere horretarako aukera egongo da. Bestalde, arratsaldeko azken ordua ezabatu egin da, neguan ez baita ia bisitaririk egoten. Era berean, asteburuetan ere nabea modu librean bisitatzeko aukera egongo da, hau da, ibilaldi gidaturik gabe. Informazio gehiago eta erreserbak:945 255 135 / www.catedralvitoria.com