2009/11/03 "Vitoria- Gasteizko Zutabeak" mezenasgo programaren barruan
Vitoria- Gasteiz, 2009ko Azaroaren 3a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak abiarazitako ´Gasteizko Zutabeak´ mezenasgo programak, jada, sei kide ditu, atxikitu den azkena Diario de Noticias de Álava izan da. Horrela, Caja Vital Kutxa, Daisalux, Sarkis- Lagunketa, Caja Laboral eta El Correorekin batera, Gasteizko tenpluaren erdiko nabean kokatutako 18 zutabeak sustatzea helburu duen proiektuari ekin dio style="font-weight: bold;">Diario de Noticias de Álavak. Atxikitze horren bitartez, empresa bakoitzak 100.000 euro emango ditu hamar urteko gehieneko epean, eta Fundazioak birgaitze lanen uneko alderdiak ordaintzera bideratuko du diru hori, baita kultura arloko jarduetara ere.