Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

18/11/2009

Santa Maria Katedralak 2010ean eliz-antzerkia berreskuratuko du

2009/11/18 Hirigune Historikoan egoitza duen Ortzai Antzerki Laborategiak zuzendu eta garatuko du ekimen hau.ARICH S.A.ek Santa Maria Katedrala Fundazioarekin batera lan egin du proiektu honetan


                 Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 18a.- Santa Maria Katedralak 2010eko udaberrian eliz-antzerkia berreskuratuko du. Ortzai Antzerki Laborategiak ekimen hau zuzendu eta garatuko du eta Vitoria- Gasteizko Hiri Historikoa Era Integralean biziberritzeko Agentziak ere parte hartuko du. 
            Auto sakramentalak Eliza katolikoko dogma baten inguruko antzezlan alegorikoak dira eta Eukaristiaren sakramentua azpimarratzen dute. Erdi Aroan auto erlijiosoak egiten ziren arren, antzezlan hauek Trentoko Kontzilioaren ostean egituratu ziren eta lortu zuten ospea. Aipatzekoa da Elizak maiz erabiltzen zuen tresna bat zela.  Zehazki, Katedralean interpretatuko diren antzezlanak antzerki erlijioso klasiko eta garaikide ospetsueneko lanak izango dira eta lan horiek antzeztokira eramanez, bizitzaren alderdirik garrantzitsuenen eta alderdi espiritual eta erlijiosoen inguruko gogoeta sustatzen saiatuko dira. 
 Proiektua martxan jartzeko, Ortzai Antzerki Laborategiak, Iker Ortiz de Zárateren zuzendaritzapean, antzerki ekoizpen eta sormen eszenikoari buruzko tailer bat antolatuko du Hirigune Historikoan duten egoitzan. Tailerra hizkuntza, historia, artea, antzerkia eta teologiaren esparruetako adituei zuzenduta dago batik bat, baita beren jakintzaren emaitzak hiriaren ondarera erantsi nahi dituzten pertsonei ere. Tailer honetan antzerki ekoizpena landuko da, eta testu hautaketa eta/edo sorkuntza nahiz horiek antzezlekura eramateko lana barne hartuko ditu.  
              
Hirigunea biziberritzen laguntzeaz eta ondare artistiko ez-materialari mesede egiteaz gain, ekimen honen bidez, urteko garai desberdinetan, eta bereziki Aste Santuan, Europako antzezlan testu zaharrak, Erdi Arotik Urrezko Mendera artekoak, eta testu garaikideak antzeztea lortu nahi da.  Horrez gain, Santa Maria Katedralaren jatorrizko antzezlan sorkuntza gorde nahi da, hau da, dagoeneko existitzen diren testuekin batera, testu sortu berriak gordetzea eta horrela, tenpluan antzerki ziklo egonkorra osatzea. Gainera, Katedralaren inguruko eta hiriko kolektibo kultural eta sozialen parte-hartzea ere lortu nahi da.