Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

02/12/2009

Jesús Munarriz poeta Katedrala Ezagutzen zikloaren saio berri batean parte hartuko du

2009/12/02 Txaro Martínez, Elisa Rueda eta José Ruiz de Azua rapsodek eta Patxi Lebracónek joko duen bateriak lagunduko diote. Arratsaldeko 8etan izango da Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (Dendaraba merkataritza-zentroa) eta sarrera doan izango da.

                 Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 2a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak Katedrala ezagutzen zikloaren saio berri bat eskainiko du bihar. Oraingo honetan Jesús Munárrizek egindako jardunaldi poetikoaz gozatzeko aukera egongo da. Arratsaldeko 8etan hasiko da Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (Dendaraba merkataritza-zentroa) eta sarrera doan izango da. 
                 Pasa den urriaren 20an José Ignacio Besgaren Poesía para seducir a la tristeza poema-liburua aurkeztu ondoren, bihar Javier Munárrizen txanda izango da. Poesia hiriaren bihotzetik zikloan ere literatur genero horren zaleek Munárrizen obra hurbiletik ezagutu ahal izango dute, baita bere liburuen atzean dagoena ere.
             Munárriz poeta, itzultzaile eta saiakera-idazlea 1940an jaio zen Donostian eta germaniar filologian lizentziaduna da. Ciencia Nueva argitaletxearen sortzaileetako bat eta zuzendaria izan zen eratu zenetik 1969an administrazioak itxi zuen arte, Helios argitaletxearen Saco roto poesia-bildumaren zuzendari-kidea, Siglo XXI de España argitaletxearen argitalpenen zuzendaria, eta Ediciones Hiperón edizioen sortzailea izan zen eta gaur egun zuzendaria da. Besteak beste, Hölderlin, Rilke, Celan, Aragón, Wilde, Shakespeare eta Pessoaren obrak itzuli ditu gaztelaniara, eta bere obra poetikoen artean azpimarratzekoak dira Viajes y estancias, Cuarentena, Esos tus ojos, Otros labios me sueñan, Corazón independiente, Peaje para el alba, Disparatorio eta Sólo amor.
Biharko errezitaldian Txaro Martínez, Elisa Rueda eta José Ruiz de Azua rapsodek eta Patxi Lebracónek joko duen bateriak lagunduko diote.  Arratsaldeko 8etan hasiko da Vital Kutxa Fundazioa Aretoan (Dendaraba merkataritza-zentroa) eta sarrera doan izango da lekua bete arte.