2009/12/17 Ekimen honek hiriko Hirigune Historikoaren biziberritzean lagundu nahi du ta iniciativa se pretende contribuir a la revitalización del Casco Histórico de la ciudad.
Gasteizen, 2009ko abenduaren 17an.- Santa Maria Katedralak tenpluari eta horren zaharberritze prozesuari lotutako merchandising produktuak eskainiko dituen denda bat inauguratu du gaur. Eskola kalean dago kokatuta, Santa Maria plazaren alboan, eta bidezko merkataritzako objektuak salduko ditu Intermon Oxfam eta Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeekin lortutako hitzarmenari esker.
Zaharberritze proiektua hasi eta ia hamar urte igaro ondoren, Santa Maria Katedralak bisitariak erakartzeko eta hiriko Hirigune Historikoa biziberritzeko urrats berri bat eman du. Honako honetan, Santa Maria plazaren inguruan bisitariei eta jende guztiari oro har tenpluarekin lotutako makina bat produktu eskaintzeko saltoki bat inauguratu du. Ekimen hau Gonzalo Arroitak zuzentzen duen Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa Era Integralean Biziberritzeko Agentziak lokalaren erabilera Santa Maria Katedrala Fundazioari utzi diolako izan da posible. Denda Eskola kaleko 11. zenbakian kokatzen da eta 52 metro koadro ditu; horri 99 metroko biltegia gehitu behar zaio. Lokala egokitzeko proiektua Oskar Bell eta Lide Gabarain arkitektoek bideratu dute, Fundazioko ekipokoak biak ala biak. "Obretan eta irekita" estiloari jarraiki diseinatu da, saltoki barnean aldamioak jarriz eta lurzorua obrako ohol eskuilatuekin osatuz. Bertan papergintzako objektuak, elastikoak, euritakoak, katedralaren maketak, postalak edo umeei zuzendutako objektuak salduko dira, baita Santa Maria Katedrala Fundazioak urte hauetan editatu dituen zenbait liburu ere. Gainera, hiriari eta probintziari buruzko turismo informazioa ere egongo da bertan. Orain arte souvenir horiek guztiak Bisitariak Hartzeko Zentroan eskuratu zitezkeen, eta hortaz, publikoarengana iristeko ikuspegia nabarmenki hobetuko da modu honetan. Era berean, Santa Maria Katedrala Fundazioak hitzarmen bat sinatu du Araban lan egiten duten gobernuz kanpoko bi erakundeekin, Intermon Oxfam eta Medicus Mundirekin alegia, horien bidezko merkataritzako produktuak saldu ahal izateko. Hitzarmen honi esker, dendan oparitzeko objektuekin batera elikagaiak, kafea, txokolatea zein gozokiak salduko dira. Produktu horiek saltzetik lortuko diren irabazi guztiak GKE hauei emango zaizkie. Denda asteko zazpi egunetan egongo da irekita, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Gainera, Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko kideek % 10eko beherapena izango dute erosketa guztietan, bidezko merkataritzazko produktuetan izan ezik.