Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

31/12/2009

Santa Maria Katedralak Mejora Fundazioko boluntarioei trebakuntza ikastaro bat eskainiko die tenpluan bisita gidatuak egin ditzaten

2009/12/31  Helburua herritarren parte-hartzea eta adineko pertsonen konpromisoa bultzatzea da. Ikastaroa doakoa izango da eta 20 pertsonak parte hartu ahalko dute

          Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 30a.- Santa Maria Katedralak Caja Vital Kutxako Mejora Fundazioko boluntarioei prestakuntza eskainiko die adineko pertsonekin tenpluan bisita gidatuak egiteko aukera izan dezaten. Ekimen hau urtarrilean eta otsailean gauzatuko da eta bere xedea herritarren parte-hartzea sustatzea eta beren denbora besteei eskaini nahi dieten adineko pertsonen konpromisoa bultzatzea da.  

         Irailetik Mejora eta Santa Maria Katedrala fundazioak Aiztogileen kaleko auzokideak dira. Horri esker eta beren jarduerak hurbiltzeko eta elkarrekin lan egiteko nahia dela eta, 55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaro batzuk diseinatu dira.  Kulturaren arloko boluntarioentzako ikastaroa Mejora Fundazioak hiriko beste entitate batzuekin landu dituen beste ikastaro batzuen antzekoa da eta ekimen honi esker, parte-hartzaileek Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektua sakonean ezagutzeko aukera izango dute. Trebakuntza burutu ondoren, parte-hartzaileak gidari lanetan arituko dira Mejora Fundazioko kideek tenplua ikusteko egingo duten bisitan. 
 Ikastaro hauen lehenengo edizioa urtarrilaren 19a eta otsailaren 23a artean egingo da, astearteetan (guztira sei egun), arratsaldeko 16:30etik 18:00etara. Saio teorikoak Mejora Fundazioak Kordoi Etxean duen egoitzan egingo dira, praktikak aldiz, katedralean bertan egingo dira. Gutxi gorabehera 20 pertsonako talde bat osatuko da eta parte hartzeko baldintza bakarra artea eta historiaren eta gure Ondarea zaintzearen inguruko interesa eta ikasteko gogoa izatea da. Ikastaroak doakoak izango dira. Parte hartu nahi duten pertsonek Mejora Fundazioan izena eman dezakete (Aiztogile kalea, 24). Lehenengo saioa Juan Ignacio Lasagabaster Santa Maria Katedrala Fundazioaren zuzendari gerentearen eskutik izango da. Hark Zuzendaritza Plana idatzi baino lehen katedrala zein egoeratan zegoen azalduko du, baita Planaren ostean egin den lana zein den ere. Ondoren, Txus Pavón eta Ibabe Goikoetxea gidari koordinatzaileek girolaren inguruko informazioa emango dute eta horrez gain, burualdean, ingurabidean eta triforioan egindako lanei, indusketa-lanei eta elizpeari buruzko azalpenak emango dituzte, polikromien proiekzioaren ikuskizunarekin.  Gainera, Iñaki Koroso teknikariak monumentuen arloko informazio sistema azalduko du. Azken bi saioetan Katedralean bisita praktikoak egingo dira.  
         Proiektu honen xedea herritarren parte-hartzea sustatzea da, baita beren denbora besteei zuzendutako jardueretan eman nahi duten adineko pertsonen konpromisoa bultzatzea ere. Halaber, talde horren potentziala aprobetxatu nahi da, ekinean jarraitzeko eta beren ezagutza eta bizipenak beste pertsona batzuei transmititzeko gogoa baitute, eta horretarako, aldez aurretik trebakuntza jasoko dute.