Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

13/01/2010

Santa Maria Katedrala Fundazioak ‘Artearen bidez irakasten ikasten’ ikastaroa antolatu du

2010/01/13 Diziplina honetan interesatuta dauden pertsonei zuzenduta dago (hezkuntzaren arloko profesionalei, nahiz beste arlo batzuetako pertsonei). Otsailaren 8an hasiko da eta maiatzera arte iraungo du.

             Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 13a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak 'Artearen bidez irakasten ikasten: ikusizko kulturaren didaktika' ikastaroa antolatu du. Ekimen hau diziplina honetara hurbildu nahi duten pertsonei zuzenduta dago, hau da, hezkuntzaren arloko profesionalei nahiz beste esparru batzuetakoei.
23 eskola emango dira eta bakoitza ordu eta erdikoa izango da. Ikastaroa otsailaren 8an hasiko da eta maiatzean bukatuko da. Helburua artearen irakaskuntzak eta ikaskuntzak eskaintzen dituen aukerak azaltzea izango da. 
          'Artearen bidez irakasten ikasten' ikastaroa mitoz inguratutako diziplina bateko, hau da, Hezkuntza Artistikoko praktika eta ezagutzak bereganatu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago. Horrez gain, azpimarratzekoa da jarduera honek aisialdirako denbora-pasa gisa duen balioa, hau da, garrantzitsua izan daiteke txikien eta helduen garapen pertsonal, emozional eta kognitiborako.  Ikastaro honen bidez Artearen eta Ikusizko Kulturaren (ondarea, publizitatea, zinema, aldizkariak, komikiak...) irakaskuntza eta ikaskuntzak eskaintzen dituen aukera guztiak azaldu nahi dira, baita sentsibilitate, estetika, analisi eta kritika gaitasun mailetan etab. egiten duen ekarpenaren berri ematea ere.
Irakaslea Arte Ederretan doktore den Ainhoa Gómez Pintado izango da.  Ikastaroan guztira 23 eskola emango dira, bakoitza ordu eta erdikoa, eta bertan, teoria eta praktika uztartuko dira. Gailentzekoa da eskola horietan hezkuntza artistikoko proiektu bat gauzatzeko beharrezkoak diren tresna, estrategia eta lan-prozesu guztiak irakatsiko direla, bai ezagutza eta ulermenaren ikuspuntuari, bai ikusizko objektuen ekoizpenari dagokienez. Ikastaroa otsailaren 8an hasiko da eta maiatzaren 12an bukatuko da eta eskolak astelehen eta asteazkenetan arratsaldeko 19:30etik 21:00etara emango dira. Gehienez 30 pertsonak parte hartu ahalko dute. Ikastaroa honako gai-bloke hauetan egituratuta egongo da: zeri esaten diogu "artea"?, zer da ikusizko kultura?, zergatik ikasi eta irakatsi behar da artea? Hezkuntza artistikoaren arloko mitoak, eta nola irakatsi artea? Ikastaroaren prezioa Fundatzaileen Elkarteko bazkide ez diren pertsonentzat 120 eurokoa izango da, bazkideentzat, aldiz, 90 eurokoa izango da. Ekimen honetan parte hartu nahi duten pertsonek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 945 12 21 60.