Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

26/01/2010

Santa Maria Katedrala Fundazioak tailer didaktikoak antolatuko ditu hilero, umeek ikasteko eta gozatzeko

2010/01/26  Aurtengo lehena larunbat honetan, urtarrilaren 30ean, izango da eta harresiari buruzkoa izango da. Gainera,  Aste Santuko, Udako eta Gabonetako oporretako aisialdi-jarduerak mantenduko dira.

                   Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 26a.- Jarduera didaktikoek duten arrakasta ikusita, umeek gozatzen eta ikasten duten tailer horiek urte guztian mantentzea erabaki du Santa Maria Katedrala Fundazioak.   2010. urteko lehen hitzordua larunbat honetan, urtarrilaren 30ean, izango da eta Erdi Aroko harresiari buruzkoa izango da.  Aste Santuan, udan eta Gabonetan egiten diren hainbat eguneko aisialdi-jarduerak mantenduko badira ere, txikienek topaketa dibertigarri bat izango dute hileko azken larunbatetan. 

 Urtarrileko tailerraren izenburua 'La muralla - Harresia' izango da.  Lehenik, maketen aretoa bisitatuko dute parte hartzaileek, Gasteizko harresia nolako zen ezagutzeko, bere historia, egitekoa eta atalak zein ziren ezagutzeko eta Santa Maria katedralarekin zein harreman zuen jakiteko. Ondoren, katedralaren erdiko nabera eta harresira bertara joango da taldea, berreskuratutako zatian eta haren pasealekuan ibiltzeko. Tailerrera itzulitakoan, kartoiekin, plastilinarekin eta birziklatutako hainbat materialekin harresi bat eraikiko da talde guztiaren artean.  Neska-mutilei harresiaren funtzioa aditzera ematea du helburu; baina ez hori bakarrik, eraikitzeko zein teknika erabili ziren, beste funtzio batzuetarako berrerabiltzearen ideia eta birziklatzea sustatzeko gaur egungo beharra ere ezagutarazi nahi da.
Bide batez, beste helburu hauek ere lortu nahi dira: ingurunearekiko harremana eta ingurumenarekiko kontzientzia erakarri, elkarrizketa bultzatuko duen parte-hartze aktiboa garatu, adingabeen parte-hartzea indartu, beren irudimena garatu eta beren hirian duten elementu historikoa gerturatu.  Goizeko hamar eta erdietan hasiko da tailerra eta, gutxi gorabehera, bi ordu eta erdi iraungo du. Ohikoa den moduan, elebidunak izango dira (euskara - gaztelania). Gehienez, hogei umeko taldeak izango dira, eta parte hartzeko gomendatzen den adina 8 eta 11 urte artekoa da. Tailer bakoitza 3 euro kostako zaie Fundatzaileen Zirkuluko bazkide ez direnei eta 1 euro bazkideei eta bazkideen seme-alabei. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik egin behar da erreserba, Bisitariak Hartzeko Zentroan (Burulleria plaza) edo 945 25 51 35 telefono zenbakira deituta.