Igande honetan, otsailaren 7an, izango da, Elorriaga eta Armentia artean. Nahi duen orok parte har dezake eta ez da aurretik izena eman behar. Goizeko 09:00etan irtengo da Elorriagako elizatik
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 5a.-Santa Maria Katedrala Fundazioak eta Done Jakue Bideko Lagunak elkarteak indarrak batu dituzte Gasteizen jarri berri dituzten Bidearen seinaleen 'bataio ez-ofizialean' hiritar guztiek parte hartzera animatzeko. Hasi berri den Xacobeo urtean, lauza bereziak jarri ditu Udalak -hori kolorekoak-, ibilbideak Arabako hiriburuan dituen punturik nagusienak markatzeko. Igande honetan, otsailaren 7an, Elorriaga eta Armentia arteko ibilbidea oinez egingo da ibilaldi herrikoian. Elorriagako elizan emango zaio irteera goizeko bederatzietan eta Erromesen Bidearen (lehengo Santuaren Bidea) amaieran dagoen seinalearen alboan amaituko da, Armentian. Nahi duen orok parte har dezake ekimenean eta ez da aldez aurretik izena eman behar. Elorriaga utzi eta gero, 7 kilometro eta erdian zehar, Santiago Hiribidea eta Errege Atea gurutzatuko dira, Barnekale Berritik iritsiko da Erdi Aroko Hirigunera. Gero, San Bizente Paulekoaren kaletik eta Santa Ana Kantoitik barrena Santa Maria Katedralera iritsiko da. Tenplua inguratu ostean, Frai Zakarias kaletik jarraituko da. Ondoren, Bakardade kantoia eta San Pedro eliza igarotzeko; Diputazio kaletik iritsiko da Andre Maria Zuriaren plazara. Handik, Floridako Ibilbidea hartuko da eta Senda Ibilbidea, Frai Frantzisko Ibilbidea eta Cervantes Ibilbidea zeharkatuko dira, Erromesen Bidera iritsi arte, ibilaldiaren amaiera, alegia.