2010/02/24 Goizeko 10:30etan hasiko da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du. Larunbat honetako proposamena: 'Jabetu zara? Santa Maria jaio da!'
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 24a.- Tailer didaktikoak urte osoan mantentzeko ekimena abian jarri zuen Santa Maria Katedrala Fundazioak. Hileko azken larunbatetan proposamen bat egingo dute eta, aste honetan, 'Jabetu zara? Santa Maria jaio da!' gauzatuko du.Tailer dibertigarri honetan, in situezagutuko dute txikienek tenplua eraikitzeko erabili zituzten materialak, tresnak eta eraikuntza-sistemak. Baita parte hartu zuten gremioak ere. Katedralaren barrualdera bisita eginez hasiko da jardunaldia. Morteroa, lanabesak edo harri motak ezagutuko dituzte bisitan horretan. Halaber, gremioak zer ziren, nola antolatzen ziren eta maisu-eraikitzaileen, harginen edo arotzen egitekoak zein ziren azalduko zaie, besteak beste. Zimenduak, zutabeak, arkuak, gangak eta ostiko-arkuak ikusi ostean, Santa Maria nola eraiki zen ulertzen hasiko dira partaideak. Ikasitako kontzeptuak bereganatzeko eta praktikan jartzeko, aldi bereko jarduerek eta eskulanek osatuko dute tailerra. Goizeko hamarrak eta erdietan hasiko da tailerra eta, gutxi gorabehera, bi ordu eta erdiko iraupena izango du. Ohiko moduan elebidunak (euskara-gaztelania) izango dira. Hogei ume arteko taldeak izango dira eta parte hartzeko gomendatzen dugun adina 8 urtetik 11 urterakoa da. Tailer bakoitzak 3 euroko prezioa du Fundatzaileen Zirkuluko bazkide ez direnentzat eta 1 euro, bazkideentzat edo bazkideen seme-alabentzat. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik egin behar da erreserba, Bisitariak Hartzeko Zentroan (Burulleria plaza) edo 945 25 51 35 telefono zenbakira deituta.