2010/04/18 Egun osoan taldeak sendotuko dira, ibilbide gidatuetan plaza gehiago eskaini ahal izateko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 14a.- Santa Maria Katedraleko bisita gidatuak doakoak izango dira datorren igandean, apirilaren 18an, Ondarearen Nazioarteko Eguna dela eta.Gainera, ibilbide gidatuetako lekuak gehituko dira, eskaerari aurre egiteko.
Apirilaren 18an, Monumentu eta Lekuen Nazioarteko Eguna izango da. UNESCOk onartutako eguna da eta herritarrak munduko ondarearen dibertsitateaz sentsibilizatzea du helburu. Egun honekin, gainera, azpimarratu nahi dira ondare hori babesteko eta kontserbatzeko ahaleginak eta, halaber, ondarearen ahultasunaren gainean arreta jarri nahi da. Santa Maria Katedrala Fundazioak aldarrikapen horren partaide izan nahi du. Ondorioz, egun horretan, Santa Maria Katedraleko bisita guztiak doakoak izango dira, bai gidarekin egiten direnak, bai nabera eta atarira norberak bere kasa egindako ibilbideak. Baita atariko polikromien proiekzioak ere. Halaber, doakoak izango dira harresiko bisitak. Eskariari aurre egiteko, ibilbide gidatuak indartuko dira igandean. Katedrala zabalik egongo da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ordutegiei, taldeei, bisitei eta erreserbei buruzko informazio gehiagorako:Hurbildu Bisitariak Hartzeko Zentrora (Burulleria plaza).Deitu 945 255 135 telefonora edo sartu www.catedralvitoria.com helbidean.