2010/05/03 'Haizea Garizumakoa' disko berriko abestiak joko ditu kantautoreak .Katedraleko dendan (Eskola kalea, 11) erosi ahal izango dira 5 euroren truke.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 3a.- Asteazkenean jarriko ditu salgai Santa Maria Katedralak Ruper Ordorika kantautoreak tenpluaren elizpean emango duen kontzerturako sarrerak. Kontzertua 'Kontzertuan eta irekita' zikloaren barruan kokatzen da.
Datorren larunbatean, maiatzaren 8an, joko du Ordorikak Santa Maria Katedralaren elizpean. Kantaldian, 'Haizea Garizumakoa' disko berriko abestiak joko ditu kantautoreak. Datorren asteazkenean, maiatzaren 5ean, jarriko dira sarrerak salgai eta 5 euro kostako dira. Katedraleko dendan (Eskola kalea, 11) soilik erosi ahal izango dira goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Aurrez, gaur eta bihar, eskuratu ahal izango dituzte Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideek beren sarrerak. Talde horrek 2 euroren truke eskuratuko ditu sarrerak.