2010/05/05 Katedraleko dendan (Eskola kalea, 11) erosi ahal izango da 5 euroren truke
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 5a.- Kolegio-eliza izendapena eskuratzea eta, ondoren, katedral bihurtzea da 'Harrizko erroak' komikiaren bigarren zenbakiaren ardatz nagusia. Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez argitaratu da eta dagoeneko eskuragarri dago 5 euroren truke Santa Maria Katedraleko dendan (Eskola kalea, 11). Gaur aurkeztu du Santa Maria Katedrala Fundazioak 'Harrizko erroak' komikiaren bigarren zenbakia. Santa Maria Katedrala nola sortu eta hazi zen kontatzen da bertan. Jesus Peña ilustratzaileak eta Joseba Gómez eta Gonzalo Martínez de Antoñana gidoilariek osatu dute eta, lehenengo zenbakiarekin egin moduan, Saure argitaletxeak argitaratu du.
Lehen alean tenplua eraikitzen nola hasi ziren kontatzen bazen ere, bigarren ale honetan, Santa Maria katedralari historiako hainbat mendetan laguntzen zaio, XV. mendearen amaieran eskola-eliza maila eskuratu zuenetik, elizbarruti berriko katedral bihurtu arte. Egurrezko gangak harrizko gangengatik aldatzea bezalako ekintzek garai hori garrantzitsu egiten dute eraikinaren bilakaera ulertzeko.
Lau aleetako bildumaren bigarrena da honakoa. Bilduman, Gasteizko tenpluaren historia errepasatuko da, eraikitzen hasi zenetik gaur egun arte. Lehen argitalpenean 500 ale argitaratu dira gaztelaniaz eta 450 ale euskaraz, ingelesez eta frantsesez. Katedraleko dendan (Eskola kalea, 11) eros daitezke 5 euroko prezioan.
Bartzelonako komiki azoka
Halaber, Bartzelonan, ostegunetik igandera, egin den Komikiaren Nazioarteko Azokan (FICOMIC) egongo da komiki hau.Aurten, Euskadi izango da gonbidatu berezia eta stand berezia izango du, Euskomik Gunea.Komikia argitarat uduen Saure Argitaletxea euskal standean egongo da eta haren eskutik, 'Harrizko erroak' komikia erakusketan egongo da; baita Fran Saure argitaratzaileak emango duen hitzaldi batean ere.