2010/05/11 'Kontzertuan eta Irekita' zikloan kokatzen da errezitaldia
Vitoria-Gasteiz, 2010eko maiatzaren 11.- Suessatio Taldea instrumentu-abesbatzak beste errezitaldi bat emango du Santa Maria Katedrala Fundazioaren 'Kontzertuan eta Irekita' zikloan.Nabearen barruan egingo da emanaldia, eta sarrerak bihar, asteazkena, jarriko dira salgai. Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute.Katedralaren dendan (Eskolak alea, 11) soilik eskura daitezke, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Aldez aurretik, atzo eta gaur, Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko bazkideek eskuratu ahal izan dituzte 1 euroren truke.
Esperientzia handiko Gasteizko hainbat kantarik eta musikarik sortu zuten Suessatio Taldea, eskakizun artistikoko eta teknikoko abesbatza-proiektuak jorratzeko gai den kalitate handiko talde bat hirian sortu asmoz. Aitor Saez de Cortazar buru dutela, Marta Puente, Zuriñe Alvarez, Inma Amescua eta Rakel Guridi sopranoek, Mila Uralde, Nagore Mtz. de Aguirre, Jessica Junyent eta Nagore Alangua kontraltoek eta Iñaki Canton, Alberto Canton, Sergio Vazquez eta Israel Idiakez tenoreek parte hartzen dute. Ivan Pascual, Raul Perez de Arenaza eta Raul Trujillo baxuek, Israel Ruiz de Infante organo joleak eta Oleg Ivanyshuk kontrabaxu joleak osatzen dute taldea. Emanaldiko programan, Carlo Gesualdo-ren Responsorio de Tinieblas para el Sábado Santo (Larunbat Santurako Ilunpeko Errespontsua) interpretatuko du a capella abesbatzak; eta abesbatzak, organoak, biolontxeloak eta kontrabaxuak, berriz, Johann Sebastian Bach-en Jesu Meine Freude interpretatuko dute.
Musika publikoarengana hurbildu asmoz, multimedia modu erakargarrian tratatzeagatik ere ezagutzen da Suessatio Taldea. Horrela, interpretatzen diren lanen esanahia, zein egoeratan idatzi ziren eta egoera horiek konpositorea bizitako garaian nolako garrantzia izan zuten ezagutu dezakete ikusleek. Ondorioz, emanaldia aberasten da eta, gaur egungo teknologiak eskura jarritako tresnak erabilita, giro egokia sortzen da, ohiko eskuko programek lortzen ez duten moduan.
Joan den larunbatean jarri zuen martxan Santa Maria Katedrala Fundazioak 'Kontzertuan eta Irekita' programaren edizio berria bat. Ruper Ordorika kantautoreak inauguratu zuen ziklo berria eta 'Haizea Garizumakoa' disko berriko abestiak jo zituen Ordorikak arrakasta handiko emanaldi hartan.