Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/06/2010

Udaleku didaktikoen edizio berri bat antolatu du Santa Maria Katedralak uztailerako

2010/06/16 Astebeteko iraupena izango dute eta hiru txanda izango dira aukeran .

                    Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 11.- Haurrentzako udaleku didaktikoen edizio berri bat antolatu du Santa Maria Katedrala Fundazioak uda honetarako. Astebeteko iraupena izango duten hiru txanda antolatu dira. Horrela, gazteenak tenplura hurbildu eta zaharberritze-prozesua modu atsegin eta entretenigarri batean ezagutuko dute. Gatzaren mundua ezagutzeko, partaideek Añanako Gatz Haranera egingo duten bisita izango da aurtengo berrikuntza.   
Uda iristearekin bat, ohiko udalekuak eskainiko ditu Santa Maria Katedralak. Astebeteko txandetan garatuko dira 8 urtetik 11 urtera arteko haurrei zuzendutako jarduera didaktiko horiek, eta uztailaren 5etik 23ra egingo dira. Lehen txanda uztailaren 5etik 9ra egingo da; bigarrena, uztailaren 12tik 16ra; eta, hirugarrena, berriz, uztailaren 19tik 23ra. Hiru orduko iraupena izango du egun bakoitzak, goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara, azken egunean izan ezik. Egun horretan, eguerdiko 14:00ak arte luzatuko baita, Añanako Gatz Haranera egingo den bisitagatik. Beti bezala, elebidunak (euskara-gaztelania) izango dira. 
                    Lehen egunari 'Kaixo Katedrala' izena jarri zaio; eta, jokoen bidez, tenpluarekin, begiraleekin eta gainerako haurrekin harremanetan jarriko dira. Halaber, katedralaren logotipoa daraman kamiseta egingo du bakoitzak. Kamisetak, gainera, bi funtzio beteko ditu: alde batetik, gainerako bisitarietatik bereiziko ditu partaideak; eta, bestetik, aste osoko laneko uniformea izango da. Era berean, eguneroko txiki bat idatziko dute, udalekuetan egindako jarduerak idatziz jaso ditzaten.  
 
Bigarren egunean eta 'Harresia Babestu' jardueraren bidez, Erdi Aroko Hirigunea eta harresia ezagutuko dituzte. Modu oso berezi batean emango zaie kokapenari, funtzioari, eraikuntza-teknikei eta materialei buruzko informazioa. Jarduera plastikoari dagokionez, ezkutuak, trajeak eta ezpatak egingo dituzte, birziklatutako materialekin; ondoren, Erdi Aroko lehiaketa txiki bat antzeztuko dute.  
 
'Eraiki zure katedrala' izenburupean, Erdi Aroko materialei, eraikuntza-tresnei eta -sistemei eta parte hartu zuten gremioei buruz hitz egingo da hirugarren egunean. Gainera, katedralaren barrualdea eta kanpoaldea bisitatutako dute haurrek. Ezaugarri horietako eraikina nolako eraiki zen aztertu ondoren, partaide bakoitzak bere katedralaren maketa egin eta nahi duen bezala apainduko du.  
 
Ostegunean, beirateetan jarriko da arreta, eta Mikel Delira artisauaren tailerra bisitatutako dute Erdi Aroko Hirigunean, beiragilearen tailerra eta bere lana ezagut dezaten gazteenek. Ondoren, koloretako paperekin, kartoiekin eta kartoi meheekin beirate bat egin beharko dute.   Azken egunean, partaideek Gatz Haranera egingo duten bisitak emango dio amaiera udalekuari. Bertan, historia, ar
kitektura, biodibertsitatea eta ingurumena uztartzen dituen paisaia baten berezitasunak ezagutuko dituzte eta, egun batez, gazgile izango dira. Ur gazitan oinutsik daudela, artisauek gatza ekoizteko erabiltzen zituzten oinarrizko hastapenak ikasiko dituzte.   Udaleku hauekin, egun atsegin eta entretenigarri batzuk pasarazteaz gain, haurrak ondarea manten dezaten kontzientziarazi nahi ditu Santa Maria Katedrala Fundazioak.   Udalekuak 50 euroko prezioa izango du, 30 euro Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako edo bazkideen seme-alabentzako. Plazak mugatuak direnez, aldez aurretik egin behar da erreserba, Bisitariak Hartzeko Zentroan (Burulleria plaza) edo 945 25 51 35 telefono-zenbakira deituta.
 
    Deportivo Alavesen Campusa
 
 
Bestalde, asteazken arratsaldeetan, katedrala eta harresia bisitatuko dituzte Deportivo Alavesen udako campusean parte hartzen duten haurrek. Gainera, pista-joko bat egingo dute ongi pasa eta bisitan ikasitakoa erakusteko.