23/07/2010
Vitoria-Gasteiz, 2010eko uztailaren 23a.- Datorren astetik aurrera, Santa Maria Katedrala Fundazioa presente egongo da Done Jakue Bidean. Bi langilek 23 etapetan egingo dituzte Gasteiz eta Santiago arteko 600 kilometro baino gehiago. Ibilbidean zehar, gainera, Gasteizko tenplua zaharberritzeko proiektuaren berri emango dute Burgosen eta Leonen emango dituzten hitzaldi banatan.
Hainbat hilabete daramatza Santa Maria Katedrala Fundazioak Done Jakueren urtea ospatzen. Horrela, pasa den otsailean, Gasteiz zeharkatzen duen Bidearen zatia egin zen Elorriaga eta Armentia artean eta 200 lagunek hartu zuten parte. Ekainean eta uztailean, berriz, Arabako Done Jakue Bidearen Lagunen Elkartearekin batera, gure lurraldea zehartzen duen Bidearen zatia egin zen. Gainera, azken asteetan, hainbat kontzertu egin dira tenpluan, Eusko Jaurlaritzarekin eta Kultura Ospakizunen Estatuko Elkartearekin (SECC, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales) lankidetzan.
Alabaina, oraingo erronka gogorragoa da. Izaskun Fernandez de Castillok eta Eva Reguerok, Fundazioko bi langilek, oso-osorik egingo dute Bidea Gasteiztik abiatuta. 23 etapetan egingo dituzte Arabako hiriburua eta Santiago batzen dituzten ia 630 kilometro. Batez beste, 27 kilometro egingo dituzte eguneko eta astelehenean irtengo dira Katedraletik bertatik. Abuztuaren 17an iristea aurreikusi dute Galiziako hiriburura.
Etapak:
Uztailaren 26a: Gasteiz - Berantevilla
Uztailaren 27a: Berantevilla - Santo Domingo de la Calzada
Uztailaren 28a: Santo Domingo de la Calzada - Belorado
Uztailaren 29a: Belorado - Atapuerca
Uztailaren 30a: Atapuerca - Burgos
Uztailaren 31: Burgos - Hontanas
Abuztuaren 1a: Hontanas - Fromista
Abuztuaren 2a: Fromista - Carrion de los Condes
Abuztuaren 3a: Carrion de los Condes - Sahagun
Abuztuaren 4a: Sahagun - Mansilla de las Mulas
Abuztuaren 5a: Mansilla de las Mulas - Leon
Abuztuaren 6a: Leon - San Martin del Camino
Abuztuaren 7a: San Martin del Camino - Astorga
Abuztuaren 8a: Astorga - Rabanal del Camino
Abuztuaren 9a: Rabanal del Camino - Ponferrada
Abuztuaren 10a: Ponferrada - Villafranca del Bierzo
Abuztuaren 11: Villafranca del Bierzo - O'Cebreiro
Abuztuaren 12a: O'Cebreiro - Triacastela
Abuztuaren 13a: Triacastela - Barbadelo
Abuztuaren 14a: Barbadelo - Hospital de la Cruz
Abuztuaren 15a: Hospital de la Cruz - Melide
Abuztuaren 16a: Melide - Santa Irene
Abuztuaren 17a: Santa Irene - Santiago
Erromesaldia egiteaz gainera, Katedrala berreskuratzeko proiektuaren berri emango dute ibilbidean eta dagoeneko hitzartu dituzten bi hitzaldi: bata Burgosen eta, bestea, Leonen. Halaber, Bideko bizipen, pasadizo eta argazki guztiak eskuragarri jarriko dira 'Camino de Santiago 2010 - Done Jakue Bidea 2010' blogean. Gaurtik aurrera ikusgai izango da Fundazioaren webgunean (www.catedralvitoria.com) eta, egunero-egunero, eguneratuko da.