Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

31/08/2010

Santa Maria Katedralak ‘Kontzertuan eta irekita’ ziklo berri bati ekingo dio irailean eta Coque Malla artistaren bisita jasoko du

2010/08/31  Capilla Santa Maria taldearen atal garaikideak (larunbata, 4) eta Ensemble 415 (osteguna, 9) taldeak joko dute Bernaola Bero Festival jaialdiaren markoan eta larunbatean, hilaren 18an, Judith Jauregui piano-jole donostiarrak ordezkatuko ditu.

                        Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 31.- Santa Maria Katedralak 'Kontzertuan eta irekita' ziklo berri bati ekingo dio irailean, abuztuko musika-ekitaldiak Done Jakueren urtea ospatzeko ekitaldien barruan kokatu ostean.
Bernaola Bero Festival jaialdikoak dira lehen bi kontzertuak. Larunbat honetan, irailaren 4an, Maite Aurrekoetxeak zuzentzen duen Capilla Santa Maria taldearen atal garaikidearen kontzertu bat hartuko du nabeak. Diziplina anitzeko entzunaldia izango da eta XX. mendean funtsezko konposatzaile izandakoen hiru lan aurkeztuko dituzte nabe nagusian: Claude Debussy, Pierre Boulez eta Brian Ferneyhough. Programan, halaber, Michelle Man koreografo entzutetsuaren presentzia nabarmentzen da duela gutxi Ignacio Monterrubiok eta Alfonso Garcia de la Torrek sortutako bi obretan. Dantza eta musika elektroakustikoaren arteko nahaste leuna proposatzen da bi obra horietan.
Aristides Llaneza konposatzaile mexikarraren obrak osatuko du kontzertua eta amaiera oso berezia izango du, Zuriñe Gerenabarrena konposatzailearen erabateko estreinaldiarekin. Konposizio berri hori Katedralaren musika-artxiboan sartuko da, iaz estreinatutako Antonio Lauzirikaren lanarekin batera.
 
               Ostegunean, hilaren 9an, Ensemble 415 taldeak ordezkatuko du. 1981. urtean Genevan sortutako taldea da eta XVIII. mendean erabiltzen zen diapasoietako bati zor dio bere izena. Bai kritikak bai publikoak aitortutako taldea da eta beren kontzertuek etengabe bilatzen dute hala kalitatea nola errepertorioa aurkitzea eta berritzea eta hori guztia osotasun artistikoari lotuta egiten dute. Chiara Banchini biolin-jole suitzarra eta Monica Piccinini sopranoa buru dituztela Bocherini-ren lanak interpretatuko dituzte. Aipagarria da Nicola Amati handiak 1674. urtean Cremona-n egindako, eta bere jatorrizko egoerara zaharberritutako, instrumentua erabiltzen duela Banchinik.
 
               Bestalde, Judith Jauregui piano-jolea hilaren 18an, larunbatean, arituko da. Donostiar hau Salamancan eta Munichen trebatu da eta nazioarteko hainbat sari ditu bere curriculumean. Bere belaunaldiko etorkizun handiko pianista bat da eta Chopin-en (1810-1849) Impromptus, Mompou-ren (1893-1987) Aldaerak Chopinen gai bati eta Schumann-en (1810-1856) II Fantasiestücke Op.  12 lanak interpretatuko ditu.Kontzertuak iluntzeko 20:00etan hasiko dira nabe nagusian eta Katedralaren dendan (Eskola, 11) eros daitezke sarrerak. Euro bateko prezioa izango dute Katedralaren Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenek eta 3 eurokoa bazkide ez direnenek.

Coque Malla

Musika estiloa erabat aldatuz, Coque Malla abeslari eta aktore madrildarrak 'La hora de los gigantes' bere azken diskoa interpretatuko du akustikoan irailaren 11n elizpean. Kontzertua osatzeko, bere barkako ibilbideko eta Los Ronaldos garaiko abestiak ere joko ditu.
Kontzertu horretarako sarrerek 2 euroko prezioa izango dute bazkideentzat eta 5 eurokoa publiko orokorrarentzat eta kontzertua egingo den aste berean jarriko dira salgai.