Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

30/09/2010

Datorren astelehenean doan izango dira Santa Maria Katedraleko bisitak, Arkitekturaren Mundu Eguna dela eta

2010/09/30  Egun osoan taldeak sendotuko dira, ibilbide gidatuetan leku gehiago eskaini eta eskaera guztiari erantzun ahal izateko.

                   Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 30a.- Santa Maria Katedraleko bisita gidatuak doakoak izango dira datorren astelehenean, urriaren 4an, Arkitekturaren Mundu Eguna dela eta. Egun osoan lekuak gehituko dira ibilbide gidatuetan, eskaerari aurre egiteko. Nahiz eta sarrera doan izan, erreserba egin behar da.
 
Lehendik ospatzen bazen ere, Arkitekturaren Mundu Eguna urriaren lehen astelehenera lekualdatzea erabaki zuten UNESCOk eta Arkitektoen Nazioarteko Batasunak, Habitataren Mundu Egunarekin bat egin zezan. Ekintza horren bidez, arkitektoek hiriak eta komunitateak eraikitzerakoan beren erantzukizuna areagotzea bultzatu nahi izan dute. Gertakariaren aurtengo lema 'Hiri hobea, bizi hobea' da.
 
Ordutegiei, taldeei, bisitei eta erreserbei buruzko informazio gehiagorako: Hurbildu Bisitariak Hartzeko Zentrora (Burulleria plaza). Deitu 945 255 135 telefonora edo sartu www.catedralvitoria.com helbidean.