Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4.- Ortzai Antzerki Laborategia taldeak zuzendutako eta interpretatutako Everyman (Gizaki guztiak) antzerki-lanak emango dio amaiera Santa Maria Katedralaren nabeko kultura-programazioari. Datorren udaberrira arte agurtuko da, klimatologia-baldintzak oso gogorrak baitira neguan.
 Gizakiak heriotzarekin duen harremanaren metafora honetaz gozatu ahal izango da nabearen barruan hil honen 20an eta 22an. Sarrerak dagoeneko salgai dauden dendan (Eskola, 11) 3 euroko prezioan (1, fundazioko bazkideentzako).
 
Ortzai Antzerki Laborategiak, Iker Ortiz de Zarate buru duela, gizakiak (Everyman) heriotzarekin duen topaketa jorratzen den Erdi Aroko antzerki-lanaz duen ikuspegi bitxia antzeztuko du. XV. mendean bertsoz idatzi zen lana eta hogei pertsonaia inguruk parte hartzen dute, hala nola Jainkoak, Gizakiak, Adiskidantzak, Familiak, Aberastasunak, Egintza Onak, Ezagutzak edo Diskrezioak.