Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

06/10/2010

Gotzaindegiak Santa Maria Katedrala Fundazioari datozen 30 urteetarako eman dio eraikinak eta erabilera kulturalak kudeatzea

2010/10/06 Helburu nagusia zera da: tenpluaren erabilera kulturalarekin jarraitzea eta erabilera liturgikoekin uztartzea, azken horiei berriro ekiten zaienean. 

                 Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 6a.- Vitoria-Gasteizko Gotzaindegiak Santa Maria Katedrala Fundazioarekin hitzarmena sinatu du, datozen 30 urteetan, tenpluaren ondoko eraikinak kudeatzen jarraitu eta erabilera kulturala eman diezaien emateko. Ezaugarri horiekin Espainian hitzartu den lehena da.
 
Lanak hasi zirenetik hamar urte pasa eta gero, Katedralak dagokion protagonismoa berreskuratu du eta proiektua nabarmen handitu da, bai ikuspegi historikotik eta arkeologikotik, bai eraikuntzaren ikuspegitik. Ondorioz, hasiera batean aurreikusitako esku-hartzeak etengabe egokitu behar izan dira. Halaber, eta modu paraleloan, kultura ezartzeko eta herritarrei tenplua didaktikoki gerturatzeko lan handia egin da. Horrela, berriro ere gurtza-leku izatear dagoen honetan, beharrezkoa da kulturalki hain markatutako erabilera horiek modu harmonizatuan arautzea izaera sakratuko eta erlijiosoko erabilerekin eta, aldi berean, egindako inbertsio guztiari etekina ateratzeko gizarte-, kultura-, ekonomia- edo turismo-helburuei dagokienean eta Gasteizen eta Arabaren irudiari dagokionean.
 
Hitzarmen horren kariaz, Katedrala eta haren ondasun higigarriak mantentzeko eta zaintzeko plan bat garatu eta kudeatuko du Fundazioak, "zaharberritze-lan" batetik "mantentze-, erabilera- eta zaintza-lan" iraunkorrago batera, pixkanaka-pixkanaka, pasatzeko aukera eskainiko duena. Hori guztia, ordea, Nagusien nahien eta aurrekontuetako baliabideen araberakoa izango da uneoro. Santa Maria Katedraleko Kabildoak eta Katedralak osatutako Batzorde Misto batek ebatziko du sor litekeen edozein arazo.
   
Beraz, Plan Zuzentzailean eta hura garatzeko garaian egindako proposamenen ondorio gisa, bereizita erabiltzeko eta bereizita kudea daitezkeen guneak zehaztu dira Katedralaren barruan Gune horiek dira, hain zuzen, Santa Maria Katedrala Fundazioak datozen 30 urteetan kudeatuko dituenak.

 

1.     EZAGUTZA- IBILBIDEAREN EREMUA.

Indusketa arkeologikoak egin eta gero (girola, gurutzaduraren nabea eta nabe nagusiak) eta leku berriak birmoldatu eta gero (estalkiak, nabeen eta elizpearen estaldura azpiak, dorrea eta sakristia azpiko solairua) sortutako gune berriak dira. Baita Katedralaren kanpoan dauden ibilbidearen lekuak (errondaren pasabidea, eskailera bertikalak eta triforioa) eta erabilera liturgikoak dituztenak ere.

 
2.     ERLIJIO- ERABILERAKAKO GUNEAK.

Erlijio-erabilerarako lekuetan, erabilera hauek onartzen zaizkio Fundazioari:
 

¨       Bisita gidatuak 

Ezagutza-ibilbidearen eremuaz gain, nabeak, elizpeak, Santa Maria Parrokia eta Sakristia eta Katedralaren ondare higigarria barne hartzen ditu. Halaber, tenpluaren barrura eta museo bihur daitezkeen geletara egiteko bisita gidatuak antola daitezke; betiere, erlijio-ospakizunei kalterik egiten ez bazaie.

 
¨       Erabilera kulturalak

-       Leku sakratuaren nortasun bitxiarekin bat datozen jarduerak nabeetan eta Santa Maria Parrokian

 
-       Tenpluaren izaera erlijiosoarekin eta jarduera liturgikoekin bat datozen jarduerak Elizpean

 
¨       Musika-arloa

Gotzaindegiaren, Kabildoaren eta Fundazioaren arteko lankidetzak arreta berezia eskainiko dio musika-arloari, eta musika erlijiosoari, klasikoari eta polifonikoari buruzko kontzertuak antolatuko dituzte edota Elizbarrutiko musika-artxiboa osatzen duten musika-lan erlijioso berriak enkargatuko dituzte. Artxibo horretan, Katedralak bere historian zehar sortutako musika-ondasun aberatsaz gainera, musika erlijiosoaren  adierazpen garaikidea islatzen duten musika-lan berriak sartuko dira.  Kabildoaren eta Fundazioaren artean kudea dezakete Musika-ondasun hori, Musika Prefektuaren zuzendaritzapean.

 

Era berean, testuinguru horretan, 'Katedralaren Musika Kapera' berreskuratzea eta Abesbatza edo Eskolania bat osatzea bultzatuko da.

 
3.     KATEDRALAREN ONDOKO ERAIKINAK
 

Aiztogile kaleko 93, 95 eta 97 zenbakiko eraikinak dira eta hainbat eremu sortzea eta erabilera egitea aurreikusten da:

 
¨      Beheko solairua: Interpretazio-zentroa. Bisitarientzako sarrera izango da; harrera-lekua, erakusketak egiteko ataria eta Katedralera bisita, denda eta arropazaindegi bat egongo da.

 
¨      Lehenengo solairua: Fundazioaren kudeatzeko eremua eta eremu teknikoa.

 

¨      Bigarren solairua: Kapitulu-gela, jantzigela eta Kabildoaren bulegoa.  Katedralaren Liburutegia eta Artxiboa (Historikoa, Obrari buruzkoa eta Administratiboa), zaharberritze-prozesuan sortutako dokumentazio guztia bilduko da eta bertan kontsultatu ahal izango da; baita Fundazioak dohaintzan jaso litzakeen funtsak ere.

 
Lehen hitzarmena 2000. urtean

 
90. hamarkadaren amaieran hasi zen Gotzaindegiaren eta Erakunde Publikoaren arteko harremana, Santa Maria Katedralaren azpiegitura zein egoera kaxkarrean zegoen egiaztatu zenean eta tenpluan jarduteko beharra ikusi zenean. Santa Maria Katedrala Zaharberritzeko Plan Zuzentzailea 1998an idatzi zen eta izaera integrala zuen. Katedralaren zaharberritzea ez ezik, bere gaitasun funtzionalak eta didaktikoak ere biltzen zituen.

 
Abian jartzeko, 2000. urteko uztailean, Santa Maria Katedrala eta aldameneko eraikinak erabiltzeko eskubidea, hamar urterako, Fundazioari ematea zehaztu zen, erabat finkatzeko, zaharberritzeko eta birgaitzeko lanak egin zitzan.