Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

26/10/2010

Ohiko teknika tradizionalak erabiliz ondarea modu jasangarrian zaharberritzeari buruzko tailerra antolatu du Santa Maria Katedrala Fundazioak

2010/10/26 Jardunaldi teorikoa publikoari irekitakoa da, aldez aurretik izena emanda; praktikak, aldiz, batez ere profesionalei zuzentzen zaizkie.

                Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 25a.- Irizpide jasangarrietan oinarritutako eraikuntza-sistemak ezagutzako helburuarekin, ondarea zaharberritzeko betiko teknikei buruzko tailerra antolatu du Santa Maria Katedrala Fundazioak. Jardunaldia Manuel Garciak, Aldecort-eko zuzendariak, emango du, Rute-ko Goi Dekorazioko Eskolarekin eta Pinturas Ega enpresarekin lankidetzan.
 
Bi egunez -azaroaren 5ean eta 6an-, kareari eta igeltsuzko iztukuari buruzko hainbat alderdiri buruz jardungo da tailerrean. Lehena historiako eraikuntza-elementu ekologikoenetakotzat jotzen da. Biak ala biak, material nobleak dira eta denbora igaro ahala ondare-arkitekturaren goreneko adierazle gisa nabarmendu da. Bien bidez, Manuel Garciak bere ezagutza irakatsiko du "gure ondare-sustraien orainari, lehenaldiari eta etorkizunari" buruz.
 
Tailerra zati teoriko batean eta praktiko batean zatitu da. Lehena, ostiral goizean izango da, doakoa izango da eta publikoari irekia aldez aurretik izena emanda; bigarrena, berriz, zaharberritze-profesionalei, arkitektoei, aparejadoreei, igeltseroei, pintoreei... zuzendutakoa da. Zati teorikoa ostiral arratsaldean eta larunbat goizean emango da.

Lekuak mugatuak dira eta klase praktikoentzako izena emateko kuotak 50 € balio du. Jardunaldian parte hartzeko interesa duten pertsonak informazio gehiago eskura dezakete edo izena eman dezakete Santa Maria Katedrala Fundazioaren bisitaria hartzeko zentroan (Burulleria plaza) edo 945 12 21 60 telefono-zenbakian.