2010/11/26 Jarduera hasteko Elizpea bisitatuko dute, Jesukristoren haurtzaroarekin lotutako ikonografia eta pinturan izan duen eragina ikusteko
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 26a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak abenduaren 11ra atzeratu du urtero Eguberriak ospatzeko antolatzen duen haurrentzako tailerra; ekintza horretan txikienek Eguberrietako postalak egiten ikasten dute. Horri ekin aurretik, Jesukristoren haurtzaroa ere ezagutuko dute, Elizpeko ikonografiaren bitartez. Ekintza 10:30etik 13:00etara izango da. Unitate didaktiko hauen helburua 8 eta 11 urte arteko haurrei Santa Maria Katedralaren historian, artean edo arkitekturan barneratzeko aukera ematea da, jolastu eta ondo pasatzen duten bitartean. Oraingo honetan, eguna elizpean hasiko dugu, eta bertan erdiko tinpanoko lehen troxa sakonki azalduko dugu, bertan ikus baitaiteke Jesukristoren haurtzaroa nola garatu zen (Deikundea, Santa Isabelen Ikustaldia, Artzainen Adorazioa, Agerkundea, Haurra Tenpluan Aurkeztea...). Horrez gain, ikonografiaren bitartez Santa Mariako eszenak gai bera lantzen duten Arabako beste tenplu batzuetako eszenekin lotuko da, eta hainbat une historikotako nazioarteko pinturan nola islatu den ikusiko dugu.
Tailerrera iristerakoan, parte-hartzaileek Eguberrietako postalak sortuko dituzte koloretako kartoi mehetan, Eguberrietako ikurrak, siluetak, irudiak eta beste gauza asko sortzea ahalbidetzen duten feltro eta beste oihal batzuk erabiliz.
Tailerra elebiduna izango da, euskaraz eta gaztelaniaz, alegia, eta 6 euro balioko du; Katedraleko Fundatzaileen Zirkuluko kideen seme-alabentzat, ordea, prezioa 4 eurokoa izango da. Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plazan) edo 945 255 135 telefono zenbakian informazio gehiago jaso edo izena eman dezakezue