Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

10/12/2010

Datorren astelehenetik aurrera tenplua bisitatzen dutenei basokada txokolate beroa hartzera gonbidatuz amaituko du bere X. urteurreneko urtea Santa Maria Katedralak

2010/12/10  Bisita gidatua egiten dutenek edo nabeko sarrera erosten dutenek basokada bat artisau-txokolaterengatik truka dezakete sarrera Chokoreeton, La Peña Dulceren lantegian.

 

             Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 10a.- Santa Maria Katedrala Fundazioaren X. urteurreneko urtea amaitzear da eta agur esateko basokada bat artisau-txokolate bero gonbidatuko zaie Katedraleko bisita gidatuetan parte hartzen duten pertsona guztiei edo naberako sarrera bat erosten duten guztiei. Ekimena La Peña Dulceko txokolate-lantegiarekin -Chokoreeto- lankidetzan egingo da. Astelehenean abiatuko da eta urtarrilaren 9ra arte luzatuko. Horrela, Fundazioak 2010. urtea hasi bezala amaituko du.

Bisita egindako egun berean trukatu behar da sarrera, ibilbidea amaitu ostean. Trukea egiteko, Katedraleko dendan sarrera zigilatu behar da, Eskola 11 kalean, tenpluaren aurrean. Ondoren, Chokoreetora hurbildu beharko dute, ehun bat metrora dagoen lokalera, Aiztogile kaleko 90. zenbakira.
 
Katedrala igande arratsaldean edo asteartean bisitatzen duten pertsonek, hau da, Chokoreetoren atseden-egunetan, txokolatezko piruleta batengatik alda dezakete Katedralean.