Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

               Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 10ean.- Amaitu dira Santa Maria Katedralaren goialdeko eremu ezegonkorren egitura egonkortzeko lanak. 17 hilabete lanetan aritu ostean, konpondu dira arazo handienak zituzten tenpluaren eremuak eta, ondorioz, amaitutzat jo daitezke tenplua segurtasunez eta egonkortasunez hornitzeko lan presakoenak.
 
Transeptuaren hego-besoaren gangen lanak, Santa Ana atariaren gainean daudenak, izan dira delikatuenak. Ganga horiek izan ziren alarma-oihua eman zutenak 1992an, gangetako baten barnealdeko estalduraren zati bat erori ostean.
 
Zurkaitzak eta babesak ezartzeko azterketak egiten eta lanetan urteetan ari ostean, lanak 2009ko uztailean hasi ziren. Hasierako lan horiei, gainera, zimenduen egoera ezagutzeko beharrezko arkeologia-indusketak ere gehitu behar zaizkie. Lan horien guztien ondorioz, behin-behineko zurkaitzen eta babesen egitura desegin da, 1998tik hona Katedralaren zati hori ezkutuan uzten zuena eta 70.000 kilo altzairu eta 20 m3 zur kendu dira. Orain, berriro ere bere arku eta plementu konponduak bisitatu eta begiratu daitezke, barnealdean dagoen goratutako pasagune batetik. Laguntza-lan horiek egiteko pasaguneak soilik kendu baitira.
 

Lana datuetan
 

  Presbiterioko zutabeen eta gurutzaduraren oinarriak indartzea


  • 40 m3 (110 tona) Markinako (Bizkaia) kareharrizko hargintza landu

  • 100 m3 (250 tona) kareharrizko eta kalkarenitazko harri-horma
 
  Transeptuaren ipar-besoko triforioaren tiranteak, hormak pixkanaka-pixkanaka irekitzea eta, ondorioz, gangak desbideratzea eragozteko

  • 130 m altzairuzko txirikordatutako kable, dagozkion tenkagailuekin eta ainguratze-elementuekin (45 unitate)
 
  Santa Ana atariaren alboan dagoen transeptuaren hego-besoko oinarriak, hormak, kontrahormak eta gangak konpontzea. Lan hauek egin dira:

- atariaren alboko kontrahorma konpontzea eta indartzea zimenduetatik hasita, Campasperoko (Valladolid) kareharri zurizko hargintza-fabrikaren bidez


- kontrahorma harri-horman eraiki zen eta 20 m-ko altuera du.  



Halaber, zati zailenak eta horma alboa egonkortu dira, Erregeen Kaperan, kare hidrauliko naturalezko kare-esneak injektatuta, zuloak trinkotzeko xedez.
  • 26.000 litro kare-esne, finkatutako lantegien guztizko edukieraren % 6,5. (Beraz, metro kubiko bakoitzetik 65 litro horma eta kontrahorma pixkanaka-pixkanaka deformatzen zuten zuloak ziren. Ondorioz, horien gainean finkatutako gangak ezegonkortzen zituen).
- gangak partzialki goratuta konpondu dira. Horrela, kontrahorman oinarritutako arkuetan kurbadura berriak lortu dira, gangen beste zatirik eror ez dadin.

  • Mendebaldeko erdi-arkuak, batez beste, 20 cm altxa dira

  • Arkuak, batez beste, 5 cm luzatu dira

  • Gangen plementuak, batez beste, 120 m2 konpondu dira

Prozesuko eragiketa zailenerako, zortzi katu hidrauliko talde erabili dira eta guztien artean 90 tonako indar bateratua dute