2010/12/20 Egun bat gehiago izango du eta abenduaren 27tik 30era egingo da, eskolako oporraldiarekin bat etorriz
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 20a.- Eguberriaren etorrerarekin batera datoz Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatutako haurrentzako jardunaldiak ere.Aurten, hiru egun izatetik lau egun izatera pasako da eta abenduaren 27an, 28an, 29an eta 30ean izango dira (10:30etatik 13:00etara).Haurrek Santa Maria Katedralaren historiari, arteari edo arkitekturari buruz gehiago jakitea du helburu, baita ondo pasatzea ere. Elebidunak dira eta 8 urtetik 11 urtera arteko neska-mutilei zuzendutakoak. Jardunaldiek helburu dute tenplua eta bere ingurua haurrei hurbiltzea. Horretarako, bisita labur batzuk egingo dira katedralean barrena eta garai batean egin ziren eta gureganaino iritsi diren eraikuntza-sistema batzuk aztertu eta azalduko dira. Baina, ez katedralekoak soilik, Hirigune Historikoko eraikuntza-sistemak ere azalduko dira, baita elizpeko eskulturen ikonografia ere.
Lehen eguneko jardunaldiak Badakizu?Santa Maria jaio da! izenburua izango du.Tenplua eraikitzeko zein material, tresna eta sistema erabili ziren eta zein gremio aritu ziren lanean ezagutuko dute haurrek.Bigarren egunean, Asmatu nor naizen! izenburupean, elizpearen ikonografia eta bertako eskulturak aztertuko dira; nola ezagutzen diren bakoitzak ekarritako atributuengatik eta nabearen barruko bere kaperara itzuli den Jaiotza neoklasikoa.Hirugarren eguna Hirigune Historikoari zuzendutakoa da. Gasteizko jaiotza, Nova Victoria fundazioa, bere edizio garrantzitsuenak edo harresia eta hedakuntzak berrikusiko dira.
Egun bakoitzean, egindako bisitarekin lotutako jarduera plastikoa egingo da, partaideen sormena eta irudimena garatzeko.Azken egunean, Jaiotza egingo da.
Jardunaldien prezioa 24 eurokoa da; 16 eurokoa Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako edo bazkideen seme-alabentzako.Lekuak mugatuak dira eta aldez aurreko erreserbak Bisitariak Hartzeko Zentroan (Buruileria plazan) edo 945 255 135 telefono zenbakian egin daitezke.