2010/12/28 Ostegunean izango da, arratsaldeko 17:00etan, Santiagoren kaperan
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 28a.- Katedralaren Santiagoren Kaperan, gaur egun Santa Maria Parrokia denean, meza emango da ostegun honetan Done Jakueren Urteari agur esateko.Zeremonia arratsaldeko 17:30etan hasiko da eta Jose Angel Lopez de la Callek emango du, Santa Mariako parrokoak eta Kabildoko kideak.Amaieran, kantu gregorianoaren kontzertu txiki bat izango da, Ismael Cuestaren zuzendaritzapean.
Parrokiarako sarrera Santa Maria plazan, Eskola kalean, dago. Meza honekin amaiera emango zaio Jubileu Urteari. Hitzordua Santa Maria Parrokiako Kapera berean hasi zen urtarrilaren 3an. Orduan, Santiagoren atea sinbolikoki ireki zen eta Santuaren ereserkia abestu zen, besteak beste.Hamabi hilabete hauetan, Gasteizek eta Arabak barnealdeko Bidearen garrantzia aldarrikatu dute, erromes asko jaso dituzte eta erakunde guztiek (baita Santa Maria Fundazioak ere) parte hartu dute antolatutako ekintza ugarietan. Urte osoan, Arabako Bideko ibilbidean etapakako ibilaldi bat antolatu du Fundazioak. Zazpi etapetan egin zen, ekaineko eta uztaileko larunbatetan, Otzaurtetik, Gipuzkoako mugatik, Santo Domingo de la Calzadara; ipuin-kontalarien saioak egin dira Harresian eta Katedralean, beste hamaika ekintzen artean, kontzertuak, erakusketak... egin dira.