Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

12/01/2011

Santa Maria Katedralak 2010 urtea 108.133 bisitariekin amaitzen du

2011/01/12    Beraz, 947 434 pertsonek bisitatu dute tenplua, ibilbide gidatuak abian jarri zirenetik

        Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrila.- Santa Maria Katedralak 108.133 bisitari izan zituen pasa den urtean, 2009an baino % 2,9 gehiago. Dagoeneko 947.434 pertsonek zeharkatu dute Gasteizko tenplua, 2000. urteko udan bisita gidatuen programa abian jarri zenetik.
 
Etorritako 108.000 bisitari baino gehiago horietatik % 26,3 (28.404 pertsona) Arabakoak ziren, % 18,9 (20.412) Euskadiko gainerako lekuetatik etorri ziren eta % 48,4 (52.339) Espainiako gainerako lurraldeetatik etorri ziren. Talde osoarekin amaitzeko, bisitarien % 6,4 (6.978) atzerritarrak izan ziren.
 
Autonomia-erkidegoka sailkatuta, besteak beste, Madrilekoa (9.224), Kataluniakoa (5.743), Gaztela eta Leongoa (3.769), Valentziako Erkidegokoa (3.528) eta Nafarroakoa nabarmen daitezke. Herrialdeka, berriz, frantsesak (1.614), britainiarrak (980), italiarrak (735), alemanak (593) eta iparramerikarrak (463) gailendu ziren, hurrenez hurren. Bitxikeria modura, aipagarria da 74 herrialdetako pertsonak etorri zirela, besteak beste, Siriatik, Singapurretik, Hego Afrikatik, Pakistandik, Mozambiketik, Zeelanda Berritik, Indiatik, Ghanatik, Egiptotik, Angolatik edo Bielorrusiatik etorri ziren.

 
Gainera, bisita bost hizkuntzatan egin ahal izan da. 95.095 ibilaldi gidatu gaztelaniaz egin ziren; 9.688, euskaraz; 2.356, ingelesez; 766, frantsesez; eta 214, alemanez.

 
Ordutegiei, taldeei, bisitei eta erreserbei buruzko informazio gehiagorako: Hurbildu Bisitariak Hartzeko Zentrora (Burulleria plaza). Deitu 945 255 135 telefonora edo sartu www.catedralvitoria.com helbidean.