Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

02/05/2011

Santa Maria Katedraleko arkitektoek dorrearen zaharberritzeari buruzko hitzaldia emango dute

2011/05/02 Juan Ignacio Lasagabaster, Santa Maria Katedraleko arkitektoa eta zuzendaria, eta Leandro Cámara eta Oskar Bell arkitektoak izango dira hizlariak .

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 2a.- Santa Maria Katedrala fundazioak ´La torre de la Catedral de Santa María. Historia y restauración de la atalaya de la ciudad´ (´Santa Maria Katedralaren dorrea. Hiriko talaiaren historia eta zaharberritzea´) hitzaldia emango dute. Fundazioko arkitektoak izango dira hizlariak eta hiriko talaian egindako lanen nondik norakoak ezagutaraziko dituzte. Iluntzeko 20:00etan hasiko da Luis de Ajuria aretoan.
 
Duela zenbait astetatik hona, Katedralaren dorrea oso-osorik ikus daiteke hiriko hainbat puntutatik. Izan ere, azken zazpi urteetan estalita izan duen olana kendu baitzaio. Dagoeneko amaitu dira kanpoaldea zaharberritzeko lanak eta, orain, barrualdea irisgarri egiteko obrak hasi dira.
 
Lan horiek bilakaera azaltzeko, biharko -asteartea maiatzaren 3a- hitzaldia antolatu dugu. Hizlari lanetan arituko dira Juan Ignacio Lasagabaster, Santa Maria Katedrala Fundazioko arkitektoa eta zuzendaria eta, Leandro Cámara eta Oskar Bell arkitektoak.
 
Luis de Ajuria aretoan izango da, Alaba Jeneralaren kaleko 7. zenbakian, iluntzeko 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.