Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/07/2011

Harriaren bidea irailean

2011/07/27 Ibilbideak irailaren 17 an eta 24an izango dira.

Vitoria- Gasteiz, 2011ko uztailaren 27a.- Irailean, ohi den bezala, Harriaren bidea egiten dugu. Ibilbide hori harginek egiten zuten harriak Gasteizko tenpluraino ekartzeko, hori eraikitzen ari ziren garaian. Aurten, bi ibilaldi antolatu ditugu irailaren 17an eta 24an, Ajartetik Gasteizeraino. Azken hitzordu horretan, eta asteburu horretan Hirigune Historikoan egingo den Erdi Aroko Azokarekin bat etorriko denez, Trebiñuko harrobitik harria nola ekartzen zuten erakutsiko dute. Horretarako, bi idik tiratutako gurdi bat Mendiola eta Aihotz Plazaren arteko ibilbidean zehar joango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, harrizko zenbait bloke eramanez. Oso erakustaldi erakargarria izango da egun horretan Erdi Aroko almendra bisitatzen duten milaka pertsonentzat. Irteera horietako sarreren prezioa 3 eta 7 eurokoa izango da bazkideentzat eta publikoarentzat, hurrenez hurren. Jarduera horretan parte hartu nahi dutenek informazioa eskatu edo tokia erreserba dezakete katedralaren dendan ,Eskola kalea 11) edo 945 25 92 11 telefono-zenbakian.