Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

23/08/2011

Santa Maria Katedralak Haize Lizarazu eta Maddi Arana musikarien piano eta biolin errezitaldiarekin amaituko du abuztua

2011/08/23 Sarrerak Katedralaren dendan eros daitezke, Fundatzaileen Zirkuluko bazkideena 3 euro kostako da eta bazkide ez direnena, berriz, 5 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 23a.- Santa Maria Katedralak larunbatean piano eta biolin errezitaldia eskainiko du Haize Lizarazu eta Maddi Arana musikarien eskutik. Kontzertua iluntzeko 20:00etan hasiko da tenpluaren erdiko nabean eta Franck, Messiaen eta Maurice Ravel musikarien piezak dituen programa interpretatuko dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskola, 11). Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenak 3 euroko prezio du eta bazkide ez direnenak, ostera, 5 eurokoa.
 
Santa Maria Katedrala Fundazioak bi musikari gazte euskaldunen musika-proposamen interesgarri batekin amaituko du abuztua. Gazteak izan arren, karrera luze eta arrakastatsua dute aldean.
  Haize Lizarazu (1988) piano-jole donostiarra 8 urterekin hasi zen pianoa jotzen. Vitoria-Gasteizko ´Jesús Guridi´ Musika Kontserbatorio Profesionalean hezi zen eta, gero, Escola Superior de Música de Catalunyan (Esmuc). Azken horretan, goi mailako titulua eskuratu zuen nota oso onekin. Bere musika-karrerak, batez ere, ganbera-musikan eta musika garaikidea hedatzean jartzen du arreta eta hainbat alditan aritu da konpositore gazteekin lankidetzan.
 
Hainbat musika-lehiaketa irabazi ditu, hala bakarlari gisa nola ganberan, hainbat master-class-etan izan da eta Bilboko Euskalduna Jauregiko ´Musika-Música´ eta Gasteizko ´Astearte Musikalak´kontzertu-zikloetan jo du. Duela gutxi, Palau de la Música Catalana (Bartzelona) aretoan, Rémora/2 (Mallorca) jaialdian eta FAD (Foments de les Arts i del Disseny) taldeak antolatutako Tallers Oberts de Barcelona inauguratzeko kontzertu performancean parte hartu zuen.
 
Bestalde, Maddi Arana (1990) biolin jole gasteiztarra 5 urterekin hasi zen biolina jotzen. Hiru urte geroago, ´Jesus Guridi´ Kontserbatorioan sartu zen eta Oinarrizko Mailako eta Maila Ertaineko ikasketak egin zituen, instrumentuarekin beti nota bikainak lortuz. Geroago, Berlingo Universität Der Künste unibertsitatean jarraitu zituen goi mailako ikasketak. Gaur egun, Euskadiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, ´Musikene´, jarraituko du ikasten, Catalin Bucataru irakaslearekin.
 
Nazioartean oso ezagunak diren irakasleekin hainbat hobekuntza ikastaro egin ditu eta ganbera musikako eta bakarlari gisa hainbat lehiaketa irabazi ditu. Halaber, Aranak ´Astearte Musikalak´ eta ´Musika Música´ kontzertu zikloetan bakarlari gisa aritu da eta birak egin ditu hainbat orkestra eta ganbera-talderekin.
 
Errezitaldia iluntzeko 20:00etan hasiko da erdiko nabean eta César Franck, Olivier Messiaen eta Maurice Ravel musikarien piezak dituen programa interpretatuko dute. Sarrerak dagoeneko salgai daude Santa Maria Katedralaren dendan (Eskola, 11). 3 euroko prezio dute Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenek eta 5 eurokoa, berriz, bazkide ez direnenek.