30/08/2011
Vitoria-Gasteiz, 2011ko abuztuaren 30.- ´Kontzertuan eta irekita´ markoaren baitan, Santa Maria Katedralak Luberri soka-trioaren jarduna eskainiko du asteburu honetan. Iñaki Lagosek (bibolina), Ricardo Cuendek (biola) eta François Moncierok (biolontxeloa) osatutako taldeak Mozarten, Dohnányiren eta Beethovevenen piezekin osatutako programa interesgarria interpretatuko dute.
Errezitala erdiko nabean egingo da eta iluntzeko 20:00etan hasiko da. Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute Fundatzaileen Zirkuluko bazkideentzako eta 5 euro, bazkide ez direnenentzako. Dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskola kalea, 11).
Ibilbide luzeko taldea da. Iñaki Lagos biolin-jole bilbotarrak Bilboko eta Oviedoko Goi-mailako Kontserbatorioan ikasi zuen, hurrenez hurren. Bigarren horretan, Goi-mailako Titulua jaso zuen instrumentua jotzen. Rotterdam-en ikasketak zabaldu eta hainbat hobekuntza ikastaro egin ostean, hainbat orkestretan parte hartu du, besteak beste, Granada Hiriko Orkestran, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan, Xátivako Orkestra Barrokoan. Gainera, hainbat kontzertu eta disko grabaketetan ere parte hartu du. Ad Limitum eta Abendmusic kuartetoekin eta beste ganbera-talde batzuekin, hala nola Passamezzo Antiquo eta Dúo Concertado taldeekin, kontzertuak eskaini zituen hala biolin barrokoarekin, nola modernoarekin. Gaur egun, Vitoria-Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko biolin-irakasle titularra da.
Bestalde, Ricardo Cuendek (biola) Euskadiko Goi-mailako Kontserbatorioan hasi zituen ikasketak Garth Knox eta David Quiggle-rekin eta Graduondokoa egin zuen Basileako Musikhochschule eskolan Silvia Simionescu-rekin. Gainera, goi mailako ikastaro askotan parte hartu du, EGOko (Euskadiko Gazte Orkestra), eta JONDEko (Espainiako Orkestra Gaztea) kide izan da eta askotan aritu da lankidetzan EOSekin (Euskadiko Orkestra Sinfonikoa) eta RTVErekin (Espainiako Irrati Telebistaren Orkestra). Ensemble Contemporáneo Modus Novus eta CreArt-Project Ensemble taldeekin eta Ars Combinatoria eta ´Divino Sospiro´ orkestra barrokoekin kontzertuak eman ditu. Errenteriako Musika Eskolako eta Arabako hiriburuko kontserbatorioko biola irakaslea ere bada.
François Monciero biolontxelo-jolearekin osatzen da trioa. Nizan jaio zen eta Niza eta Nîmeseko kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Lyoneko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean egin zituen hobekuntza-ikasketak. Bertan, goi-mailako biolontxelo-diplomak eta ganbera-musikako diplomak eskuratu zituen. Música en Compostela ikastaroan parte hartu zuen Pedro Corostola irakaslearekin eta Coleman saria irabazi zuen. Bakarlari gisa eta ganbera-musika taldeetan errezitaldi ugari eman ditu. Halaber, grabaketa asko egin ditu eta Jesus Guridi Kontserbatoriko bibolin-irakasle titularra ere bada.