2011/09/06 Errezitala nabe zentralean izango da 20:30etan
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 6a.-Xare Ensemblea ganbera-orkestraren errezitala hartuko du larunbatean Santa Maria Katedralaren erdiko nabeak.Musikenen trebatutako talde honek musika garaikidean oinarritutako errepertorioa joko du.Iluntzeko 20:30etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskola, 11). Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenak 3 euroko prezio du eta bazkide ez direnenak, ostera, 5 eurokoa. ´Kontzertuan eta irekita´ markoaren barruan, Xare Ensemblea ganbera-orkestraren emanaldia eskainiko du Santa Maria Katedralak asteburu honetan. Musikeneko hamasei ikaslek eta ikasle ohik osatzen dute eta 20 eta 35 urte arteko adina dute. Musikene Euskadiko Goi Mailako Musika Eskola da. Xare Ensemblea 2010eko martxoan bildu zen lehen aldiz ´Debekatuta dago oroitzea´ dokumentaleko musika grabatzeko, eta ganbera-musikaren errepertorio zabalaz arduratzeko asmoz jaio zen. Musika garaikidean oinarritzen dute, talde ez oso arrunt batentzako errepertorio klasikoko pieza handiak albo batera utzi gabe.
Txaber Fernandez-ek (Bilbo, 1986) zuzentzen du. Fernandez, halaber, Bilboko Arriaga Kontserbatorioan sortutako abesbatzako eta orkestrako eta Bizkaiko hiriburuko Irakasleen Unibertsitateko zuzendaria da eta Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin hainbat topaketatan ere parte hartu du. 2009tik aurrera, Bilboko Ganberako Abesbatza eta Orkestra zuzentzen du.
Errezitaldia larunbatean, irailaren 10ean, izango da iluntzeko 20:30etan erdiko nabean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Katedralaren dendan (Eskola, 11). 3 euroko prezio dute Fundatzaileen Zirkuluko bazkideenek eta 5 eurokoa, berriz, bazkide ez direnenek.
Egitaraua
- Alan Hovhaness
UPON ENCHANTED GROUND (1951) Flautarekin, biolontxeloarekin, tam-tam erraldoiarekin eta arparekin jotzeko.